Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
ANE SANTESTEBAN GONZALEZ, TXIRRINDULARIA

«Ilusio handiarekin bizitzen ari naiz etxera buelta»

11 urte atzerrian emanda, etxera itzuli da txirrindularia, Laboral Kutxarekin hiru urterako sinatuta. Azken kontratua izango dela esan du, aitortu du etxean bukatu nahi duela bide profesionala.

Ane Santesteban Gonzalez txirrindulari errenteriarra. Argazkia: Markel Bazanbide
Ikerne Zarate / Mikel del Val
Errenteria-Orereta
2024/01/26

Etxean debutatu ostean 11 urte etxetik kanpo eman dituzu Australia edo Italiako taldeetan besteak beste. Etxera itzuli zara bertako talde batekin lehiatzera. Zer suposatu du horrek?
Ilusioa, hori da hitza. Oso motibatuta nago, azkenean 11 urte atzerrian izan naiz eta ilusio handiarekin bizitzen ari naiz etxera buelta. Bizkaia-Durango eta Debabarrena taldeetan aritu nintzen lehenengo urteetan. Orain ilusio handiarekin nator, kontuan hartuta erronka polita dugula aurretik. Nire etxeko taldea da, eta oso pozik nago.

Askotan aipatu izan duzu atzerrira joatera derrigortuta sentitu zarela ez zenuelako Euskal Herrian talde bat profesionaletan edo zure mailan aritu ahal izateko.
Hala da, bai. Bizkaia-Durangon nengoenean talde profesionala zen, lizentzia profesionala genuen txirrindulariek, baina baldintzak ez ziren profesionalak. Horren aurrean Italiara joatea erabaki nuen horren bila, baldintza profesionaletan aritzea ahalbidetuko zidan talde batean aritzera. Mentalki gogorra izan zen erabaki hori hartzea, emaitza onak lortzen ari nintzela ikusten nuelako baina ez genuelako Euskal Herrian profesional gisa aritzeko aukerarik. Beti eskatu izan dugu talde bat behar genuela Euskal Herrian, emakume txirrindulari profesionalen talde bat, eta orain Laboral Kutxak talde hori sortuta, aukera hobeezina iruditu zait etxera bueltatzeko.

Ez dizute, gainera, nolanahiko lekua eta ardura eman taldean, liderra zara.
Egia esan rol hori ez da gehiegi aldatuko, azken bi-hiru urteetan Green Edge taldean lider modura aritu naizelako. Nire rola, beraz, ez da aldatuko, baina bai da berezia etxeko maillotarekin lider izatea.

Euskal txirrindulari onenetakoa zarela dio Laboral Kutxak, eta nazioarteko onenetakoa ere bazara. Nola sentitzen zara?
Harro. Orain dela urte batzuk ez nuen espero gaur naizen lekuan izango nintzenik, eta begiratzen dudanean zein emaitza lortu ditudan, oso harro sentitzen naiz. Batez ere, lortu dudana gizartean erakusteak sentiarazten dit harrotasuna: emakumeak ere txirrindularitzatik bizi gaitezkeela, emakumeak ere gai garela txirrindularitza profesionalean ibiltzeko, maila onean. Horrek niretzako gehiago suposatzen du.

Etxera bueltan zer aurkitu duzu?
Batez ere oso gertuko pertsonak aurkitu ditut taldean, denekin hitz egitea dago, guztiok hartu dugu taldea ilusio handiarekin, eta denak ari gara lanean helburu berak lortzeko.

Zeintzuk dira helburu horiek?
Taldearen helburua argi dago. Joan den urtean eskatu zuten World Tour taldea izatea, hori da mailarik gorenena. Ez genuen lortu puntuak falta genituelako, eta orain, bi urte ditugu aurretik lasterketa guztietan ahalik eta puntu gehien lortzeko maila horretara igo ahal izateko. Igoera hori lortuta historiaren parte bilakatuko ginateke, gainera: World Tour mailan ariko litzatekeen Euskal Herriko lehen emakume txirrindulari taldea izango litzateke Laboral Kutxa. Hori lortzeko bi urte ditugu aurretik.
Denboraldia hasi berri dugu orain, lehenengo hiru lasterketak egin ditugu, hiruretan lortu dugu lehen hamarren artean sailkatzea, eta horrekin hasi gara historia horren parte izaten, lasterketa guztietan jaso ditugulako puntuak.

Aipatu duzu dagoeneko hiru lasterketetan parte hartu duzuela. Debutean hamargarren sailkatu zinen Mallorcan (Balearrak, Herrialde Katalanak), Palmako Sarian, igandean.
Atzo, baina, [asteartean elkarrizketatu zuen HITZA-k Santesteban] erorikoa izan nuen, kolpe handia hartu nuen, buruan batez ere, kaskoa ere hautsi nuen baina ondo nago. Debutean, berriz, hamargarren sailkatu nintzen. Balorazio positiboa egin behar dut, normalean denboraldia aurrerago hasten dudalako, martxo aldera, eta aurten, berriz, urtarrilean hasi dut puntuak lortze aldera. Beldur hori banuen, ez nagoelako ohituta hain goiz hastera, baina sentsazioak onak izan dira, eta debuta oso baikorra izan da.

33 urte dituzu, hiru urterako sinatu duzu Laboral Kutxa taldearekin. Bukaera etxean egin nahi duzu?
Oso pentsatuta dudan kontua da. Argi dut hau izango dela nire azken kontratua, eta azkeneko urteak etxeko talde batean egitea oso berezia da. Betidanik, txiki-txikitatik esan dut nire azken urteak etxean egin nahi nituela, eta Laboral Kutxari esker hori lortuko dut.

Bitan izan zara Olinpiar Jokoetan, 2016an Rion eta 2021ean Tokion [2020koak ziren]. Parisen jokatuko dira aurten. Zein aurreikuspen duzu?
Hori hautatzailearen erabakia da. Espainiako selekzioak bi postu ditu Olinpiar Jokoetarako, eta berak erabaki behar du. Espero dut Parisekoetan aritzeko aukera izatea.

Hamabost urte egin dituzu txirrindularitzan mundu osoan barrena, lasterketa onenetan. Zein izan da kutunena?
Bereziena Donostiako Klasikoa da, zalantzarik gabe. Zehazki, emakumeen lehena —2019an izan zen—. Gogoan dut Errenteriatik pasa nintzenean kristoren emozioa sentitu nuela, ia negarrez hasteraino. Txiki-txikitatik jarraitu dudan lasterketa da, gurasoekin, aitarekin bereziki. Jaizkibelera joaten nintzen ikustera, eta gero Donostiako helmugara; bertan parte hartzea niretzako oso berezia izan zen, postu on bat lortzea bezain beste izan zen niretzako.
Lehen mailan oso ondo zabiltzala itzuli zara etxera: iaz, hamargarren sailkatu zinen Giroan eta zortzigarren Tourrean. Ahalegin betean zatoz.
Aurretik aipatu dudan moduan, erronka bat da. Gure helburua da World Tour mailara igotzea, eta nire ustez zentzua du ondo zaudenean etxera itzuli, eta taldeari helburua lortzen laguntzea.

Lehen postuetan zabiltza, baina garaipen bakarra lortu duzu, Espainiako txapelketa 2013an. Arantzaren bat baduzu ezin duzulako errematatu hain ondo ibilita?
Bai, hala da, garaipena falta zait. Beti nahiko gertu nabil, bigarren, hirugarren eta bosgarren postuetan, baina garaipena falta da, irabaztea. Orain beste arlo batzuetan ere lan egiten ari naiz, psikologo batekin konfiantza eta beste puntu garrantzitsu batzuk lantzen, eta espero dut horrek ere emaitza ematea.

Eskalatzailea zara. Non sentitzen zara erosoen?
Igoeretan, batez ere igoera gogorretan aurkitzen naiz oso eroso.

«Hasi nitzenean zaila zen errepideetan emakume bat bizikletan ikustea»
«Hau izango da nire azken kontratua, eta azken urteak etxean egitea
oso berezia da»
«Gurasoek eman didaten babesa ikaragarria izan da; beti lagundu didate»

Euskal emakume kirolari gazteentzat erreferente zara. Zer suposatzen du belaunaldi gazteentzat erreferente zarela sentitzeak?
Emozioa. Txikitan ez nuen hau espero. Oso gogoan dut txirrindularitzan hasi nintzenean oso emakume gutxik parte hartzen genuela lasterketetan, errepideetan ere zaila zen emakumeren bat bizikletan ikustea, eta orain ohartzea nola aldatzen doan dena, besteentzako ere erreferente bat izan naitekeela sentitzea, emozioa suposatzen dit. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiet jarraitzaile guztiei, eta batez ere atzetik datozen txirrindulariei esan txirrindularitzaz goza dezatela, hori delako garrantzitsuena; disfrutatu eta gero emaitzak iritsiko dira.

Errenteria-Oreretaren izena zurekin batera daramazu hara eta hona.
Elkarrizketa guztietan esaten dut Errenteriakoa naizela, hala sentitzen dut, eta azkenean herriak dena suposatzen du niretzako. Nire familia Errenterian dago, nire betiko kuadrilla ere. Niretzat herria oso garrantzitsua da, eta tarte bat dudan bakoitzean etxera itzultzen naiz, etxean bezala ez zaudelako inon.

Hurrengo erronkak zein dira?
Almeriako [Andaluzia, Espainia] klasikan izango naiz —asteburu honetan da—, gero Valentzian [Herrialde Katalanak]. Batez ere nire aurtengo helburuak maiatzeko lasterketak izango dira: Itzulia, Eibar, Nafarroako klasikoa… Etxeko lasterketak niretzako garrantzitsuenak dira, beti jartzen ditut helburu gisa. Aurten ere hala izango da.

Familiak garrantzia handia du zuretzat, haiei esker zaudela zauden lekuan diozu. Zer suposatu du etxekoen babesak?
Dena suposatu du. Orain urte batzuk emakumeen txirrindularitza oso gaizki zegoen. Baldintzak oso kaskarrak ziren, eta gurasoek beti lagundu didate aurrera egiten, lesioekin berdin. Eman didaten babesa ikaragarria izan da, eta beraiei esker gaude hemen elkarrizketa hau egiten. Iaz Tourrean lortu nuen zortzigarren postu horren atzean beraiek daude, garrantzitsuenak direlako.

Txirrindularitzan bete gabeko ametsik baduzu?
Itzulia irabaztea izango litzateke nire ametsa, eta horrekin gustura hartuko nuke erretiroa. Iaz ez nintzen aritu, taldeak erabaki zuen nik Itzulian ez parte hartzea, baina aurten, dena ondo bidean, niretzat hain berezia den lasterketan izango naiz, ilusio handiarekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.