Xenpelar tailerretarako izena eman daiteke
Astelehenean zabalduko dute bigarren lauhilekoan izena emateko epea.
Xenpelar tailerretako bigarren lauhilekoan izena emateko epea zabalduko du udalak astelehenean, hilak 29. Otsailaren 9ra arte izango dute aukera ikastaroren bat egin nahi dutenek izena emateko. Pinturan, aire zabaleko pinturan —asteazkenetan, 15:00etatik 18:00etara—, eta erretratuak akrilikoz —asteazkenetan, 18:00etatik 21:00etara— ikastaroetan zabaldu dute izena ematea. Argazkigintzan ere aukera dago, mugikorrarekin argazkigintza tailerrean—astelehenetan, 17:30etik 19:30era— eta ikastaro aurreratuan —asteazkenetan, 17:30etik 19:30era— eman daiteke izena.
Gainontzeko ikastaroetan matrikula epea ez dute zabalduko. Matrikula online egin daiteke, baita presentzialean ere Lekuona Fabrikaren harreran, eskaera orria beteta. Egin klik hemen.
Ikastaroetan onartutakoen zerrendak otsailaren 14an argitaratuko dituzte kulturaren webgunean eta Lekuona Fabrikan.