Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kontxa Murgia oroitu eta omendu dute gaur oiartzuarrek

Euskal Herria eta Galizia modu berezian lotu dira gaur Oiartzunen. Daniel Castelao Galiziako abertzaletasunaren bultzatzaile izan zenaren ama Kontxa Murgia Egañari omenaldi berezia egin diote.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Oiartzun
2024/01/27

Beste urte batez, 24.enez jarraian, Euskal Herria eta Galizia modu berezian lotu dira Oiartzunen. Atzo, Fato Cultural Daniel Castelaok eta Oiartzungo Udalak elkarlanean antolatuta, poesia errezitaldia egin zuten, euskaraz zein galegoz. Gaur, ordea, Daniel Castelao Galiziako abertzaletasunaren bultzatzaile izan zenaren ama Kontxa Murgia Egañari omenaldi berezia egin diote oiartzuarrek. Manuel Lekuona bibliotekan izan da ekitaldia, solasaldia eta lore sorta eskaintza egin dute, Murgiaren omenezko plakan.

Txistulari eta gaiteroen doinuek girotu dute gaurko omenaldia. Garazi Urdanpilletak hartu du hitza udalaren izenean. “Bere oroimena ekarri nahi dugu gaurkoan. Etxe honetan jaio zen. Bere omenezko plaka hau hemen dugu erroak Euskal Herrian daudelako eta erro horiek Galizian loratu zirelako”, esan du. Gero, Murgiaren historia gogorarazi du Urdanpilletak.

1806ko urtarrilaren 29an jaio zen Murgia, Oiartzunen, eta 1854ko uztailaren 13an hil zen, Santiago de Compostelan (Galizia), 48 urterekin. Oiartzungo San Esteban elizako organo jotzaile postua lortu zuen haren aita Domingo Murgiak 1979an, eta etxea eta baratza eman zizkioten gaur egungo bibliotekan. Handik bederatzi urtera jaio zen bertan Murgia. Bederatzi urterekin Tolosara joan zen familia eta urte batzuk geroago Galiziara egin behar izan zuten ihes. Han geratu zen Murgia, ezkondu eta bi seme izan zituen. Semeetako bat, Manuel Martinez Murgia hain zuzen, galiziar berpizkundeko pertsonaia handienetako bat izan zen, eta Rosalia de Castrorekin ezkondu zen.

DSC08937
DSC08937
DSC08941
DSC08941
DSC08942
DSC08942
DSC08946
DSC08946
DSC08950
DSC08950
DSC08958
DSC08958

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.