San Pedroren erakustaldia etxean
Gipuzkoako Batel Ligako zortzi estropadetatik bost irabazi dituzte moreek. San Juan, beste bitan garaile. Pasaitarren festa bateletan, beraz.
San Pedroko arraunlariak, garaipenetako bat ospatzen. Argazkia: Sanpedrotarra Arraun Elkartea. Atzo jokatu zen Pasaiako badian, Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatua, Gipuzkoako Batel Ligako bigarren estropada. Zortzi kategoriatako lehiak izan ziren, eta horietatik bostetan San Pedro irabazle. Moreen erakustaldia etxean. Eta ez hori bakarrik: San Juanek beste bi kategoriatan irabazi zuen. Beraz, zortzi maitetatik zazpitan pasaitarrak onenak. Tolosaldeak irabazi zuen Gazte Mailako emakumeen estropada.
Honakoak, pasaitarren atzoko emaitzak:
- Mutilen haur Maila: San Pedro irabazle, eta Illunbe bigarren.
- Nesken Haur Maila: San Pedro irabazle, eta San Pedro B hamargarren.
- Mutilen Promesa Maila: San Pedro irabazle, San Juango B eta A ontziak laugarren eta bosgarren, San Pedro B seigarren, eta San Juan C hamabigarren.
- Nesken Promesa Maila: San Pedro irabazle, eta San Juan bigarren. Handik atzera: San Pedro B bederatzigarren, Illunbe hamabosgarren, eta San Pedro C hemezortzigarren.
- Mutilen Gazte Maila: San Juan irabazle, eta San Pedro A eta B bosgarren eta seigarren.
- Nesken Gazte Maila: Tolosaldea irabazle, eta San Juan A bigarren,.
- Gizonen Absolutu Maila: San Pedro irabazle, San Juan B bigarren, eta San Juan A laugarren.
- Emakumeen Absolutu Maila: San Juan irabazle.
Estropadako emaitza guztiak xehetasunez ikusteko, klik egin hemen (PDF artxiboa jaitsiko da).
