Lehen mailako bertsolaritza saioa antolatu du Bixi-Bixik larunbaterako
Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Sustrai Colina, Oihana Bartra, Amets Arzallus eta Iker Zubeldia igoko dira Juanba Berasategi aretoko oholtzara.
Bertsozaleek hitzordu garrantzitsua izango dute larunbat honetan (otsailak 3) Pasai Donibanen. VI. Bertso Saioa antolatu du ordurako Bixi-Bixi Kultur Elkarteak. 18:00etan hasiko dute saioa, Juanba Berasategi aretoak jasoko du.
Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Sustrai Colina, Oihana Bartra, Amets Arzallus eta Iker Zubeldia ariko dira bertsotan, eta Amaia Agirrek gai jartzaile lanak egingo ditu.
Sarrerak dagoneko eskura daitezke, 15 euroan, Berezi okindegian edo 667 72 21 44 zenbakira deituta.