Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Pelletak eta mikroplastikoak jasotzea, ohiko zeregina 'Mater'-entzat

20 urte baino gehiago daramatza euskal kostaldea inguratzen duten itsas hondakinak biltzen, tartean, palletak eta mikroplastikoak. Oraindik plastikozko bolatxoak gurera iritsi ez badira ere, "edozein unetan" iritsi daitezkeela ohartarazi du.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/01/30

2023 bukaeran Galiziako kostaldera milaka plastiko bolatxo iristen hasi ziren, abenduaren 8an zama galdu baitzuen itsasontzi batek Portugalgo itsasoan. Oraingoz ez da frogatu isuri horren pallet berri horiek iritsi direnik euskal kostaldera, baina edozein unetan irits daitezkeela ohartarazi du Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak. Puri-purian ibili den gaia izan arren, Mater-ekoentzat “ez da albiste berria”, urteak daramatzatelako zeregin horretan,  20 urte baino gehiago eman dituzte euskal kostaldea inguratzen duten itsas hondakinak biltzen.

Datuetara jo dute. Mater-en Seabin Pasaia proiektuarekin, azken hiru urteetan 1,8 milioi mikroplastiko baino gehiago bildu dituzte, horietatik 90.000 baino gehiago palletak izan direlarik. Gipuzkoako hondartzetan mikroplastikoen kontzentrazioa aztertzen dabiltza, Itsas Hondakinen Erronka hezkuntza proiektuaren bidez. 400 gazte inguruk parte hartzen dute egitasmo honetan.

“Pertsona batzuen harridurarako, Bizkaiko Golkoa ez da salbuespena ozeanoen plastifikazioari dagokionez. Lehenengo erreferentziak 1990eko hamarkadaren amaierakoak dira, eta zenbait ekarpen Bizkaiko Golkoa irteerarik gabeko kalezulo gisa nabarmentzen da. Horren arrazoia da ozeanografia fisiko berezia, ibaien kontzentrazio handia eta populazio dentsitatea”. Hortaz, ikerketa honen arabera, Bizkaiko Golkoko hego-ekialdeko kostaldeko urak plastikoen eta mikroplastikoen “gune beroa” direla ondorioztatu dute.

Mikroplastiko hauek biodibertsitatearentzako eta giza osasunerako “arriskutsuak” direla gogorarazi dute Mater-ekoek: “Materialak dituen gehigarri kimiko toxikoek, patogenoek eta ingurumena xurgatzen duten beste toxiko batzuek mikroplastikoak itsasoen kutsadura iturri handienetako bat bihurtzen dituzte. Itsas faunak partikula horiek irensten ditu, haien elikadura baldintzatuz eta inanizioa bultzatuz, eta ondorioz, gizakiok azken batean parte  garen kate trofikoan sartuz.. Astean 5 kilogramo plastiko irensten ditugu, jaten, edaten edo arnasten eta hormona alterazioak, gaixotasunak eta gure osasunaren beste ondorio negatibo batzuk eragin ditzaketen elikagaien bidez”, erantsi dute.

Herritarrei hondartzetara ez joateko gomendioa eman diete, “palletak zapalduta lurperatzea saihesteko”.

 

 

 

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.