Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Korrikarekin lotutako bi emanaldi, otsailean

'Badon' opera posdramatikoa ikusteko aukera izango da hilaren 25ean. Hilarne 29rako, 'Bizkarsoro'-ren emanaldia antolatu dute. Sarrerak, salgai.

badon opera garaikidea 'Badon'-en irudi bat.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/01/31

Bi hilabete baino gutxixeago falta da Korrika Oiartzundik pasa dadin, baina aurretik hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Oiartzungo Korrika Batzordeak bi zita programatu ditu otsailerako.

Lehenengoa hilaren 25ean izango da, igandearekin. Badon “opera posdramatikoa” taularatuko dute Landetxen, 19:00etan hasita. Sarrerak 8 euroan daude salgai.

Euskal kultura eta haren kanonak berrikusten ditu Badon-ek. Egungo euskal kulturako hainbat erreferentek hartu dute parte haren sorkuntzan: Ines Osinagak, Uxue Alberdik, Eneritz Furyakek, Maite Arroitajauregik…

Aktore lanetan Osinaga bera, Ainara Gurrutxaga, Oihana Vesga, Xanti Agirrezabala eta Marina Suarez aritzen dira.

Horrela azaldu dute Korrika Kulturalaren barruan estreinatuko duten proposamen artistikoa: “Jolasaren bitartez, etorkizun utopiko espekulatibo bat proposatzen du. Eszena sorkuntza honek esperientzia estetiko eta zentzumen bidezkol bat dakarkio publikoari, denok partekatzen dugun iruditeriatik sortutako mundu posible bat”.

“Bestelako kanona, plaza publikoa eta aitortza praktikan jartzea” da ikuskizunaren helburuetako bat. Opera izan arren, ez du genero musiko-eszeniko horren ohiko formaturik. Behean —lehenengo bideoan— ikus daiteke entresaka bat.

Bizkarsoro, azken egunean

2024 hau bisurtea da, eta otsailaren 29ko egun berezian, beste emanaldi berezi bat proiektatzea antolatu du Korrika Batzordeak.

Josu Martinezen Bizkarsoro filma emango dute Landetxen, 19:30ean hasita. Bizkarsoro fikziozko herria da, Ipar Euskal Herrikoa. Errealitatean oinarritutako istorioa kontatzen du. Bizkarsoron Lehen Mundu Gerran Frantziaren bandoan borrokatu behar izan zuten, eta Bigarrenean, nazien okupazioaren pean geratu ziren.

Beraien identitate eta hizkuntzari uko egin behar izan zioten. “Programaturik dago bere heriotza, arriskuan dago, eta ondo pentsaturik egingo zaio eraso, baina pronostiko guztien kontrara, eutsi egingo dio. Eta hiltzekotan ere, badaki, autopsiarako frogak utzita hilko dela”. Filmaren teaserra ikus daiteke Badon-enaren azpian.

Sarrerak salgai daude, 3 euroren truke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.