Sukaldean trebatu nahi dutenek hitzordu bikoitza izango dute Pasaian
Carlos Nuez sukaldariak bi saio eskainiko ditu otsailean, Antxon eta Trintxerpen hain zuzen.
Sukaldaritzaren munduan trebatzeko interesa dutenek hitzordu garrantzitsua dute Pasaian, bikoitza, Mintzalagun egitasmoaren eskutik. Izan ere, otsailaren 22an (osteguna da) Antxoko Basari Elkartean (19:00) eta 26an (astelehena da) Trintxerpeko Ur Gain elkartean (17:30) euskal sukaldaritzari buruzko ikastaro bat egingo dute, Pasaiako Mintzalaguna egitasmoaren barruan. Carlos Nuez sukaldariak eskainiko du saioa.
Parte hartzeko kopurua mugatua izango dela aurreratu dute antolatzaileek, eta beraz, aldez aurretik izena eman beharko dutela pasaitarrek, 688 64 71 59 telefono zenbakira deituta.