Korrika antolatzen jarraitzeko deia
Lezoko Korrika Batzordearen bigarren bilkura hilaren 14an egingo dute, 18:00etatik aurrera, Oroitzene AEK euskaltegian.
Martxoaren 23ko 23:33an iritsiko da 23. Korrika Lezora. Une hori, nahiz aurretik (edo ondoren) bizi daitezkeen guztiak antolatu egin behar dira. Horregatik, Korrika Batzordera deitu ditu Oroitzene AEK-k Korrikaren ingurukoak egikaritzen lagundu nahi duten guztiak. Bigarren Korrika Batzordea hilaren 14an (asteazkena) egingo dute, 18:00etan hasita, Oroitzenen bertan.
