Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

"Azken minutuan sartutako gol bat bezain itsusia zara"

Areto futboleko talde nagusiak Donostian porrota jaso du, eta lidergoa galdu. Futboleko talde nagusientzako asteburu biribila izan da.

oiartzun ke
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/02/05

Italiako pareta batean norbaitek idatzi zuen “Sei bella come un gol al 90′! [90. minutuan sartutako gol bat bezain ederra zara!]”.

Perspektiba kontua da hori. Norbaitek gola sartzen badu, beste batek jaso duelako da. Oiartzungo areto futboleko talde nagusiaren kasuan, azkeneko minutuan jaso zuen gola itsusia izan zen.

Donostiako Antigua auzoan jokatu zuten ostiralean, eta partida ongi hasi zen, oiartzuarrak aurreratu baitziren. Bigarrena sartzeko aukera asko sortu zituzten arren, Antiguoko izan zen sareak zulatu zituena. Atsedenaldira iritsi baino lehen aurreratu ziren donostiarrak, bi gol sartuta.

Bueltan, etxekoek beste gol bat sartu zuten, baina oiartzuarrek hiruna berdintzea lortu zuten. Inertzia ona zuten oiartzuarrek, eta bazirudien gola lortuko zutela… antiguotarrek lortu zuten arte.

Lehen Mailako lidergoa galtzea suposatu zuen gol itsusi horrek.

Miren Tabernaren kasuan, Oarsoaldeko derbia jokatu zuen Ostiko Sindikato Tabernaren kontra. Oreretarrak aurreratu ziren, baina atsedenaldira iritsi aurretik etxeko taldeak buelta eman zion partidari.

Bigarren zatian, Ostiko indartsu hasi zen, eta berdintzea lortu zuen. Partida bukatzeko bost minutu falta zirela, Miren Tabernak hirugarrena sartu eta hiru puntuak etxean geratu ziren. Kasu horretan, ederra izan zen gola.

Futbolean, ongi

Oiartzun Kirol Elkarteko bi futbol taldeek garaipena lortu zuten, etxean. Emakumeek erakutsi zuten pasa den astekoa istripua izan zela, eta hiru gol sartu zizkioten Arratiari.

Hasieratik, Oiartzunek baloiaren jabetza izan zuen, eta aukerak asko sortu zituzten. Aldageletara joan aurretik lortu zituzten gol guztiak, Nahia eta Lizasoren —honek bi— bidez. Bigarren zatian jokoa berdindu zen, baina ez zen gehiagorako aukerarik egon.

Mutilen partidan, oiartzuarrak hobeak izan ziren, baina 60 minutura arte itxoin behar izan zuten markagailua mugitzeko, Seini esker. Hamar minutu geroago bigarrena sartu zuen Leonetek, Ordizia aukerarik gabe uzteko.

Emakumeen 3. RFEF Maila

  • Oiartzun — Arratia: 3-0.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzun — Ordizia: 2-0.

Emakumeen Euskal Liga

  • Hernani — Oiartzun B: 1-1.

Gizonen Lehen Erregionala. Kopa M-1.

  • Amara Berri B — Oiartzun B: 2-2.

Emakumeen Ohorezko Erregional Maila

  • Elgoibar — Oiartzun C: 6-1.

Mutilen Gazte Mailako Euskal Liga

  • Oiartzun — Indautxu: 2-3.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Oiartzun B — Mundaiz: 1-0.

Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila

  • Beti Ona B — Oiartzun C: 2-2.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Antiguoko Bellmer — Oiartzun: 4-3.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Miren Taberna — Ostiko-Sindikato Taberna: 3-2.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.