Oiartzungo Olinpiaden lehenengo jardunaldian, boleibola
Hamasei taldek parte hartuko dute Oiartzungo olinpiadetan. Lehenengo jardunaldia hilaren 17an izango da, eta dena ez da kirolera mugatuko.
Biyurrieneak duela aste batzuk iragarri zuen gazteen arteko olinpiadak egiteko asmoa zuela. Izena emateko epea itxita dago, eta erantzun polita izan du deiak: hamasei taldek hartuko dute parte bertan.
Baga, Biga, Liga izena jarri diote olinpiada horiei, eta lehenengo jardunaldia hilaren 17an izango da. Goizean arituko dira boleibol lehian, baina dena ez da kirol izango: denak elkartu eta egunarekin gozatuko dute, bazkalduz eta —oraingoan baloirik gabe— gorputza astinduz.
Bazkaria Girizia elkartean izango da, eta talde bakoitzak abisatu beharko du zenbat taldekide joango diren, eta ea norbaitek alergiaren bat duen.
Egitaraua
- Boleibol txapelketa. 10:30ean, Done Eztebe plazan.
- Bazkaria. 14:30ean, Girizia elkartean. Menua: risottoa, albondigak eta profiterolak.
- Skapaie elektrotxaranga. 18:30ean, Done Eztebe plazatik.