Inauteriak

[Irudiekin] Elizalde Institutuko inauteriak, ikuskizun hutsa

Elizalde Institutuko ikasleek ikastetxea utzi eta Madalensorora abiatu dira gaur, mimoz prestatutako ikuskizunak plazaratzera.

elizalde inauteriak 2024

Elizalde Institutuko ikasleek ikastetxea utzi dute gaur, ordu pare baterako izan bada ere. Ohiko errutinatik atera, eta azken egunetan entseatu dituzten ikuskizunak atera dituzte Madalensoro pilotalekuko kantxara.

Irakasleak atera dira lehenak, cowboy mozorroarekin. Haien koreografia eta kantaren ondoren, ikasleak taldeka txandaka erakutsi dituzte beren obrak: izan dira Korrika imitatu dutenak, boxeo gaualdiak, ongi bukatu ez den ezkontza bat, zirkua… Ederki pasatu dute bai kantxatik bertatik zein harmailetatik ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.