inauteriak

[Irudiekin] Inauteriak Haurtzaron, mozorroen arragoa

Haurtzaro Ikastolako ikasleek ikastetxean hasi eta bukatu den kalejira egin dute, herria girotzeko. Dantzan bukatu dute goiza.

haurtzaro inauteriak 2024

Denetarik ikusi ahal izan da gaur Oiartzungo kaskoko kaleetan: bikingoak, zirriborroak, saskibaloi jokalariak… Haurtzaroko ikasleek desfilea egin dute gaur goizean, ikastolan hasi eta bukatuta.

Ihoteak atzean utzita, haien luzapenarekin gozatu dute gaur ikastolako ikasleek. Kaleak koloreztatu ondoren, ikastolako patioan dantzan aritu dira animatuenak, eraikinean sartu aurretik.

Festa giroa, baina, ez da hor bukatu, arratsaldean emanaldia egiten ari baitira anfiteatroan bertan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.