inauteriak

Pasaiako inauterietako egitarauak, barrutika

Mozorroak prest, kaleak hartzeko eguna izango da biharkoa Antxo, Donibane eta San Pedron. Egun osoko egitarauak antolatu dituzte.

Antxoko inauterietako irudi bat.

Inauteriek Antxo, Donibane eta  San Pedro kolorez apainduko dituzte bihar (hilak 10). Hiru barrutietan ederki ospatuko dituzte aurtengoak, mozorroak prest dituzte ia denek. Antxotarrak EITBz jantziko dira, sanjuandarrak marrazki bizidunez eta sanpedrotarrak nahi dutenaz. Trintxerpek hurrengo asteburuan ospatuko ditu inauteriak (oraindik ez dute egitaraua kaleratu). Ondorengoa da biharko egitaraua hiru barrutietan:

Donibane:

  • 11:00 Topaketa Zaharren egoitzan eta desfilea Meipira.
  • 13:00 Desfilea Meipitik plazara.
  • 14:30 Bazkari autogestionatuta Meipin (karpan).
  • 18:00 Desfilea plazatik Meipira.
  • 19:00 Mozorro lehiaketa Meipin.
  • Ondoren, DJa.

San Pedro:

  • 10:30 Diana txistulariekin.
  • 11:30 Haurrentzako herri kirolak eta antzinako jokoak herriko plazan.
  • 14:30 Bazkari herrikoia Proisan arraun elkartearen eskutik eta Javi DJk girotuta.
  • 17:30 Mozorro desfilea frontoian.
  • 19.00 Iraunkorrak txarangarekin kalejira herrian barrena.
  • 21:00 Txorimalo & Beat Belea DJ Seten dantzaldia begihaundin.

Antxo:

  • 18:30 Karroza lehiaketa, desfilea eta txokolatada.
  • 19:30 Karropoteoa.
  • 21:30 Afaria Ibaiondon eta afalostea ondoren.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.