Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Kaltetutako maizterrei "beste bizileku bat emateko irtenbide bat bilatzeko" konpromisoa hartu du PPAk

Pasaiako Portu Agintaritzak komunikatu bat kaleratu du. Trintxerpeko Herrera kalean eraitsiko duten etxebizitzako bizilagunei irtenbide bat bilatzeko lanean ari direla adierazi dute portuko iturriek.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/02/14

Pasaiako Portu Agintaritzak komunikatu bat kaleratu berri du, Trintxerpeko Herrera kaleko inguru horretan egingo duten proiektua azaltzeko. Proiektu honek aurreikusten du Eskalerillas ondoan dagoen blokea eraistea, eta bertako bizilagunei zer nolako alternatiba eskainiko dieten ere azaldu dute. Bizilagun guztientzako irtenbide bat bilatzeko konpromisoa hartu du portuak.

Lehenik eta behin, proiektuaren gaineko xehetasunak eman dituzte. Jakinarazi dutenez,  Pasaiako Portu Agintaritzak Eusko Trenbide Sarearen (ETS) proiektu bat abiaraztea erabaki berri du, zamen garraiorako trenbide bat eraikiko dute. Proiektuak 5,5 milioi euroko aurrekontua izango du, eta 4.600 metro koadroko eremuari eragingo dio. Agintaritzako iturrien arabera, proiektuak CO2 aztarna murrizten lagunduko du eta Gipuzkoako errepideetatik urtean 6.000 kamioi inguru kentzen lagunduko du. Pasai Antxo zeharkatzen duen trenaren egungo trazadura kentzeko aukera ere erraztuko duela diote. Horren ondorioz, zubibidea kenduko dute, eta horrek ingurua “sakonki eraldatzea” ekarriko duela erantsi dute, “ingurumenari eta pasaitarren bizi kalitateari dagokionez”.

Lanak 2024ko bigarren seihilekoan hastea aurreikusi dute, eta horren ondorioz, astelehenean bizilagunek eta Etxebizitza Sindikatuak salatu bezala, Herrera kaleko eraikina (10 eta 11 zenbakiak) eraitsiko dute. Honetan, guztira, 12 etxebizitza, 5 enpresa eta 4 kirol elkarte daude gaur egun.

Etxebizitza guztiak portuaren jabetzakoak dira, 196ko hamarkadan portuko langileei esleitu zizkieten. Errentamendu kontratuak sinatu zituzten orduan, eta errentariei hobaridun errentak ezarri zizkieten. 1969an kontratua luzatzeko eskubidea jaso zuen portuak, Hiri Errentamenduei buruzko Legean oinarrituta: “Errentariak erretiroa hartu duela deklarazten denean lortuko du, eta, hura hilez gero, alarguna, umezurtzek eta hildakoaren onuradunek ere izango dute eskubidea, baldin eta premia egoeran badaude eta Estatutik, mutualitatetik edo dagokion montepiotik pentsioak jasotzen badituzte”.

Egun, 12 maizterretatik 5ek osorik dituzte errentari gisa dituzten eskubideak, eta gainerako 7 maizterren kasuan, etxebizitza erabiltzeko eskubidea zuten, eta hala egin dute. Halere, ez dutela luzapen eskubiderik jakinarazi du portuak, “premia egoeran zeudela justifikatuta edo egiaztatuta ez dagoelako”.

Konponbide bila
Maizter guztientzako konponbide bila ari da portuko agintaritza. Tituludun 5 maizterrei dagokionez, PPAk ETSrekin aldez aurretik adostutako baldintzak eskaini dizkiete: 116.000 euroko kalte ordaina jaso dute, maizterren adinaren arabera. Alternatiba bezala, PPAk bitartekari lanak egiteko eskaini die Etxebizitza Ordezkaritzari eta Pasaiako Udalari, “inguruan birkokatze bat antolatzeko”. 

Agintaritzako iturrien arabera, 5 maizter horietatik 2k onartu dute proposamena, eta beste hiruek ez dute erantzunik eman oraindik.

Titulurik gabeko 7 maizterrei dagokionez, PPA Jaurlaritzarekin eta udalarekin lanean ari da, “titulurik gabeko maizterrak izateagatik kalte ordaina ematea juridikoki ezinezkoa denez, haientzat bizitegi konponbideren bat lortzeko” asmoz. Agintaritzako iturriek gaineratu dute, errentamendu kontraturik ez dutenez, ezin dituela fakturak izapidetu portu agintaritzak, eta ondorioz, ezinezkoa dela alokairu errentak ordaintzea.

Azkenik, Pasaiako Portuko Agintaritzak konpromisoa hartu du “kaltetutako maizterrei beste bizileku bat emateko irtenbide bat bilatzearekin”. 

Gainera, hainbat kirol enpresa eta elkartek eraikinaren etxabeetan egiten dute lan, eta hauei dagokionez, kokapen berria kudeatzen ari dira, Pasaia eta Donostiako udalekin. Enpresa guztiekin bildu ondoren, gehienek lekualdaketa aurreikusten dute. Martxoaren 31ean utzi beharko dituzte lokalak. 

Erlazionatutako edukiaBizilekua bota nahi diete
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.