Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Urmendiko lan-poltsa zabaldu dute

Irakasleen ordezkapenak egiteko lan-poltsa zabaldu dute. Hilaren 26an itxiko da izena emateko epea. Bi proba egin beharko dituzte.

urmendi lan poltsa deialdia
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/02/14

Irakasleen ordezkapenetarako lan-poltsa osatzeko deialdia ireki du Urmendi Udal Ikastola Partzuergoak. Ordezkapenak egiteko eta hutsik dauden lanpostuak betetzeko erabiliko dute zerrenda. Oposizio-lehiaketa bidez zehaztuko dute hurrenkera, jakinarazi dutenez.

Hautagaiek Haur Hezkuntzako gradua eta 3. hizkuntza eskakizuna izan behar dute. Izena emateko epea hilaren 26an itxiko da, eta lan-poltsan sartu nahi dutenek e-posta bidez bidali beharko dituzte eskabideak.

Zein eginbehar izango dituzten azaldu dute: “Haurren garapen osoaren prozesuari dagozkion egoerez arduratuko dira haur-hezitzaileak: harreman afektiboak eta gizarte inguruarekiko harremanak; garbitasuna, elikadura eta atsedena; garapen kognitiboari eta adierazpenekoari lotutakoak, bai eta heziketa prozesuko uneari dagozkionak ere”.

Gainera, hezitzaileek familiak hartuko dituzte, eta haurren hezkuntza prozesuaren berri emango diete. Honako lanak ere egin beharko dituzte: funtzionamendu egokirako beharrezko koordinazio-bilera eta bestelakoetan parte hartu beharko dute, urteko lan programaketa pedagogikoa egin, martxan jarri eta ebaluatzeko, besteak beste.

Bi proba

Oposizioak bi proba izango ditu. Lehenengoan, 30 galderako galdetegia erantzun beharko dute (hainbat aukeren artean hautatu beharko da erantzun egokia). 30 puntu lortzeko aukera izango da honetan eta gutxienez 15 beharko dira gainditzeko. 

Bigarrenean, gaitegi orokorrean jasota dauden gaiei buruzko balizko egoera praktikoei edota programazioari buruzko idatzizko garapena egin beharko dutela iragarri dute. Horrela, hiru gai landu beharko dituzte eta 10 puntu egongo dira jokoan bakoitzeko. Bigarren zatia gainditzeko ere gutxienez 15 puntu atera beharko dira.

Gainditzen dutenak lehiaketa fasera pasatuko dira, eta merezimenduak baloratuko zaizkie, hala nola hezitzaile gisa izan duten aurretiazko esperientzia, prestakuntza akademikoa eta ikastaroak.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dituzte proben, aurkeztu beharreko dokumentazioaren eta deialdiaren xehetasun guztiak. Zalantzak argitzeko, 943 26 00 26 telefonora deitu dezakete interesatuek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.