Odola ematera deitu dituzte herritarrak
Pasai Antxoko Odol Emaileek hurrengo hitzorduaren berri eman dute: asteazkenean izango da otsaileko saioa, arratsaldean.
Pasai Antxoko Odol Emaileek hurrengo hitzorduaren berri eman dute: datorren asteazkenean (hila 21) izango da odola emateko aukera, Antxoko anbulatorioan. 16:30etik 20:15ak bitarte luzatuko dute otsaileko saioa. COVID 19aren zerikusia duen sintomaren bat izanez gero, ez bertaratzeko eskatu dute deitzaileek.
Jende pilaketak ekiditeko ordua emango diete emaileei, bertan apuntatu beharko dira. Emaile berriak behar dituztela gaineratu dute, eta bereziki gazte jendeari luzatu diote deialdia.
Urtarrileko datuak elkarbanatu dituzte Antxoko Odol Emaileek.. Urtarrilaren 17ko saioan 43 poltsa jaso zituzten.