Oiarpeko bi pilotari, Lesakako Arkupe Txapelketako finalera
Oiarpeko pilotarien jardunaldia 22 partidek osatuko dute. Hiru jokatu zituzten atzo, eta Madalensoron jokatuko dituztenak sei izango dira.
Oiarpeko pilotarien asteburu honetako jardunaldia 22 partidek osatuko dute. Hiru atzo arratsean jokatu zituzten, eta hiruren emaitzak Oiarperen aldekoak izan ziren.
Horrela, Lesakako Arkupe txapelketako finalerdiak jokatu zituzten, nagusien kategorian, eta Oihan Etxeberriak eta Unax Landak finalerako txartelak lortu zituzten, bakoitzak bere aldetik. Etxeberria Lizeaga astigartarrarekin aritu zen, eta hamar tantotan utzi zituzten Ilunpeko Egigurenek eta Lapkeko Goiburuk osatutako bikoteak.
Landa, berriz, Amiano tolosarrarekin aritu zen, eta 22-12 nagusitu ziren Oskotz eta Lazkoz iruindarren kontra. Etxeberria eta Landa, beraz, txapelarengandik borrokatuko dira, aurrez aurre.
Bolada onari jarraitu nahiko diote gaur. Bederatzi partida jokatuko dituzte, horietako lau Madalensoroko kantxan. 18:00etan hasiko da lau partiden sorta.
Bihar arratsaldean beste bi norgehiagoka ikusteko aukera izango da, etxean. Asteburuko partida gehienak lehen faseetakoak izango dira, etzi jokatuko den finalerdi bat izan ezik. Hura ere Arkupe Txapelketakoa izango da, baina Gazte Mailakoa. Olaitz eta Leonet oiartzuarrak Egurrola eta Calvo markinarren kontra arituko dira.