Muxikoen dantza saioa larunbatean Donibanen
Eguerdian izango da dantza saio irekia, Santiago plazan.

Larunbatean (hilak 24) herritarrek dantzan jarriko dute Pasai Donibaneko Santiago plaza beste behin. Izan ere, ohi bezala, muxikoen dantza saioa egingo dute hileko azken larunbat honetan. 12:00etan jarri dute hitzordua eta herritar oro gonbidatu dute dantzetan parte hartzera. Euria egingo balu, pilotalekura lekualdatuko lukete saioa.