Antzerki fisiko laborategia egingo dute martxotik maiatzera
Xabi 'Jabato' Lopez aktoreak emango ditu datozen hiru hilabeteetako ostiraletan. Izena emateko epea zabalik dago.
![antzerki fisiko laborategia jabato 2024](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/02/photo-2021-03-19-08-20-24_1-500x313.jpg)
Jabato Lopezek gidatuko ditu saioak.
Antzerki fisiko laborategia antolatu dute martxoa, apirila eta maiatzeko ostiral arratsaldetarako. Xabi Jabato Lopez aktoreak gidatuko ditu saio horiek.
Abstraktutik haragira: Argiak eta itzalak zeharkatuz esaldiarekin definitu du antzerki fisikoa landuko duen laborategi horretarako. Oiartzunen izango dira saioak, ostiraletan, 17:00etatik 21:00etara.
Izena eman nahi dutenek edota informazio gehiago eskatzeko, 647 915 592 telefono zenbakira dei dezakete, edo e-posta bidez harremanetan jarri.