Sarek elkarretaratzera deitu du, ostiralerako
Azken Ostirala dinamikaren barruan, euskal presoen etxeratzea eskatuko dute Done Eztebe plazan, hilaren 23ko arratsaldean.
Sarek Azken Ostirala dinamika abian du, presoen etxeratzearen alde. Datorren ostiralean, hilak 23, mobilizatzera deitu dituzte oiartzuarrak.
Done Eztebe plazan izango da elkarretaratzea, 20:00etan hasita.