Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Pasaiako Portuko Agintaritzaren komunikatua gezurtatu dute Etxebitza Sindikatuak eta bizilagunek

PPAk zein ETSk ez dutela "alternatiba errealik eskaini" salatu dute. "Bertan gelditzeko eskubidearen alde", bizilagunek eta sindikatuak borrokan jarraituko dutela adierazi dute.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/02/21

Joan den astean Pasaiako Portuko Agintaritzak (PPA) kaleratutako komunikatuari erantzun berri dio Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak. Hedabideei bidalitako ohar batean komunikatua gezurtatu nahi izan dute, Eskalerillas kaleko blokearen eraisketaren ondorioz kaltetuko diren bizilagunen izenean ere.

Lehenik eta behin, proiektuaren kostua salatu dute. Portuak 5,5 milioi euroko proiektua izango zela jakinarazi bazuen ere, sindikatuko kideek diote “informazio publikoa aintzat hartuta eta eurek adierazitakoaren kontrara”, kostua 7 milioi eurokoa izango dela.

Bigarrenik, portuak argudiatu duen arabera, proiektuak CO2 aztarna murrizten lagunduko du, eta baieztapen hori ere salatu du sindikatua: “Enpresa pribatuen etekina ezkutatzea deritzogu portuaren partetik proiektu berri honek helburutzat CO2 aztarnak murriztea duela dioenean, honetarako beste hamaika alternatiba abiarazi ez dituztenean”.

Pasai Antxoko trenaren trazadura “argudio gisa” erabili izana ere salatu dute ohar honetan, “portuko proiektuak Antxoko erdigunetik doan trenbidea desbideratzen lagunduko duela esanez”. Zubibidearen proiektua eta Herrera kaleko bizilagunei eragiten dien proiektuak “guztiz desberdinak eta independenteak” direla esan dute, eta beraz, argudio horrek ez duela “ez hanka ez bururik”. Kaltetutako bizilagunen “kontra jartzeko” helburua besterik ez duela diote. 

Portuak blokean geratu diren senideei bertan bizitzeko baimena bazutela “behin eta berriz” adierazi diela erantsi dute. Horrez gain, PPAk “modu irregularrean” errentak kobratu dizkiela azaldu dute (2017a arte), seme-alabei, hildako gurasoen izenean. Portua, gainera, eraikinaren mantentze lanez  “guztiz arduragabetu” dela salatu dute: “Hainbat eta hainbat mantenu eta eraberritze obra bizilagunen poltsikoetatik ordaindu dira, PPak ordaindu beharko lituzkeenean”.

Hamarkada hauetan, gainera, portuak etxebizitza hauek saltzeko interesa azaldu duela esan dute sindikatuko kideek, “hainbatetan” gainera. “Titularrak hilda zeudenean haien senideei saltzeko interesa ere azaldu du. Horretarako, 2006an etxebizitza eraikin hau portuko lurretatik desafektatu zuten. Bizilagunekin etxebizitza hauen salmentarako negoziazioak izan zituen PPAk, baina arrazoi burokratikoak eta portuaren ardura eta interes falta direla eta salerosketa prozedurak ez dira behar bezala burutu”.

Alternatiba duinik ez
Joan den astean bizilagunek eta Etxebizitza Sindikatuak salatu bezala, titularrei eskaini diete soilik kalte ordaina. Hauek, baina, ez dituztela “inondik inora ere bizilagunen beharrak asetzen” adierazi dute oharrean. Gainera, “inolako zentzurik gabe”, adinaren araberako kalte ordainak eskaini dizkietela esan dute, “pertsona bat noiz hilko den aurreikusteko kalkuluak erabilita. Kalte ordain batzuk, gainera, 116.000 euro horietatik oso urrun daude, eta errealitatean diru kopuru horren erdia besterik ez diete eskaintzen. Miseriazko kalte ordain horiekin ezinezkoa zaie bizilagun hauei eskualdean etxebizitza alternatiba bat topatzea, eskaintzarik ere ez baitago. Honen adierazle dira Oarsoaldeko hainbat herri tentsionatutako eremu izendatzearen nahia eta beharra. Are gutxiago krisi kapitalista garai hauetan, non etxejabeen etekinak areagotzeko testuinguru aproposa ahalbidetu duten, diru publikoa ere modu zuzen eta ez zuzenean etxejabe horien poltsikora betetzera bideratuz”, adierazi dute.

Titularrak ez diren bizilagunei, ordea, ez diete ezer eskaini, joan den astean salatu zuten bezala. Hauen kasuari dagokionez, honakoa adierazi dute: “beste behin ere, bere aurpegia zuritzeko asmoz, administrazio publikoekin bitartekari lana egiten ari dela dio. Bitartekari lan horiek edozein pertsonak egin ditzakeen eskaerak egitea besterik ez da, urteak eta urteak etxebizitza bat egokituko denaren zain egoteko kondena besterik ez”.

Bukatzeko, PPAk zein ETSk (Euskal Trenbide Sarea) ez dutela “alternatiba errealik eskaini” salatu dute. “Funtsean, titularrei beste etxebizitza baterako sarbiderako ezinezkoa den kalte ordaina eta gainontzekoei kale gorria besterik ez”. Hortaz, “bertan gelditzeko eskubidearen alde”, bizilagunek eta sindikatuak borrokan jarraituko dutela adierazi dute.

Erlazionatutako edukiaKaltetutako maizterrei “beste bizileku bat emateko irtenbide bat bilatzeko” konpromisoa hartu du PPAkBizilekua bota nahi diete
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.