Piano errezitaldia, Pasaia Musikaleko ikasleekin
Trintxerpeko alkateordetzan izango da emanaldia, ostiralean. Easo Musika Eskolako ikasleak ere igoko dira oholtzara pasaitarrekin batera.
. Pasaia Musikaleko ikasleek piano errezitaldia eskainiko dute ostiralean (hilak 23) Trintxerpeko alkateordetzan. Haiekin batera Easo Musika Eskolako ikasleak ere ariko dira kantuan. Sarrera librea izango da, aretoa bete arte. 18:30ean hasiko dute musika emanaldia.
