Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lurraldebusen emakidaren gainean "faltsukeriak zabaltzea" egotzi dio PSE-EEk EH Bilduri

Errenteriako PSE-EEk egin du agerraldia, eta Jose Angel Rodriguez idazkari orokorrak eta Isaac Palecia udal politiketako idazkari gisa aritu dira.

Jose Angel Rodriguez eta Isaac Palencia gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/02/22

Lurraldebusen emakidak kapitulu berri bat eman du gaur.  Agerraldia egin zuten atzo Bernar Lemos Trafiko eta Garraio zinegotzi eta alkateordeak, eta Maite Gartzia bigarren alkateordeak jakinarazteko Ekialdebusen azken proiektua berrikusteko eskatu diola Errenteriako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari, eta horretarako errekerimendua aurkeztu. Gaur Errenteriako PSE-EEk egin du gaiaren gaineko agerraldia. Haserre azaldu dira sozialistak; haien iritzirako”faltsukeriak zabaltzen” ari da EH Bildu, “herritarren artean alferrikako egonezina sortzen”.

Gaurko agerraldiari, beste estatus bat eman nahi izan diote, izan ere, deitzailea Errenteriako PSE-EE izan dela eta ez udal taldea nabarmendu dute, “nahiz eta eskutik ari garen lanean”. Jose Angel Rodriguezek hartu du hitza lehenik. Errenteriako PSE-EEren idazkari orokorra, “manipulazioaz” eta “alderdi interesez” hitz egin du eta EH Bilduri egotzi dio “bitarteko publikoak” erabiltzen aritzea “faltsukeriak zabaltzeko”.

E15 autobus linea ez dela desagertuko esan du Rodriguezek, “sozialisten udal taldeak proposatu zuen autobus linea hori 2017an, eta zerbitzu horren jarraikortasun eta hobekuntzaren bermea gara. Ez da linea ezabatuko, harago, asteburuetara zabalduko da. Espero dut hau gertatzen denean gaia manipulatzen ari direnek ardurak hartzea”.

Isaac Palencia Errenteriako PSE-EEren udal politikako idazkari eta sozialisten udal taldearen bozeramaileak bide beretik egin du eta 2022ko ekainetik uztailera zabaldutako alegazioak egiteko epean egin ez izana egotzi dio EH Bilduri: “E15 autobus linea ez da desagertuko, eta alkateak ongi daki, diputatuak berari jakinarazi diolako, baita adierazpen publikoetan esan ere”.

Rodriguezen eta Palenciaren hitzetan, Lurraldebusen emakida berrirako proiektuak Oarsoaldea eta Bidasoaldeko berrantolaketa osoa aurreikusten du, eta “hobekuntza nabarmenak” izango ditu Beraunen: “asteburuan zehar hainbat lineek zerbitzua gehituko dute, tartean, Beraun-ospitaleak (OR07), erdialdea-Ospitaleak (OR08), Unibertistateak (OR10), eta Garbera-Astigarraga (OR06)”.

Bukatzeko, haien ustez “desinformazioa zabaltzen” ari diren EH Bildu eta beste entitate eta norbanakoei jarrera hori eteteko galdegin diete sozialistek.

 

Erlazionatutako edukiaEkialdebuseko azken proiektuari errekerimendua aurkeztu dio udalakE15 autobus linearen etorkizuna, kezka iturri herritarrentzatAzahara Dominguez: “Proiektu berriak nabarmen hobetzen ditu ospitale eremuarekin loturak”Autobus urbanoak inoizko erabilera daturik handienak izan ditu
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.