Ollarriarre aparkalekua, txukunduta
Oiartzungo Udalak 19.600 euro inbertitu ditu Gurutzeko bidea hasten den parkingaren egoera hobetzeko. Dagoeneko erabili daiteke.
Oiartzungo Udalak Ollarriarre aparkalekua txukundu du. Lanak atzo —hilak 21, asteazkena— bukatu ziren, eta jakinarazi dutenez, jada erabil daiteke eraberritutako aparkalekua.
Egoera kaskarrean zegoela eta, berriro asfaltatu dute eremua, eta horren gainean markatu dituzte pinturaz aparkatzeko tokiak.
Udalak nabarmendu duenez, Gurutze eta Ergoiengo errepideen hasieren artean dagoen aparkalekua eraberritzeak 19.600 euroko inbertsioa suposatu du.