Stock feria, Laurak Bat elkartearen eskutik
Martxoaren 1 eta 2an egingo dute azoka, Antxoko Kultur Etxean. Sei establezimenduk izango dute postua.
Berrerabilpena bultzatzea da azokaren helburuetako bat Laurak Bat merkatari, ostalari eta zerbitzu elkarteak stock feria antolatu du hurrengo astebururako. Zehazki, martxoaren 1 eta 2an (ostirala eta larunbata) egingo dute, Antxoko Kultur Etxean. Honako establezimenduek izango dute postua: Basalore loradenda, Decoro moda, Ekilore, Mi Look, Suai Decoracion eta Nautica Muro. Bi egunetan 10:00etatik 20:00etara izango da zabalik azoka.
