Adinberri Fundazioak BIBE proiektua aurkeztu du gaur goizean. Zahartzaroan bizitza oso bat lortzea eta gero eta urte gehiago bizi diren pertsonez osatutako gizarte baten aurrerapena eta kohesioa lortzea dira ardatz nagusiak.
Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren hamargarren ekitaldia izango da etzi. Dortsalak aspaldi bukatu ziren, eta herri oso baten harrera jasoko dute korrikalariek.
‘Literatura plazara’ iniziatiba abiatu da aste honetan. Literaturarekin lotutako era askotako ekitaldiekin gozatu ahal izango da martxoaren 3ra bitartean.
San Pedroko arraunlariak ergometroko munduko txapelketa jokatu du gaur Pragan, emaitza ezin hobearekin. Zortzigarren sailkatu da.
Oiartzungo Udalak "plazara" eraman nahi izan du ongizatea. Datorren ostiralean ate irekien ekitaldia egingo dute, Fermiñene berria ezagutarazteko.
Bizitza oso bat arraunari eskaini ondoren, ergometroan dabil buru-belarri Sanpedrotarra Arraun Elkarteko kirolaria. Munduko Txapelketa jokatuko du gaur, Pragan, beteranoen kategorian.
Tulkaremdik (Zisjordania, Palestina) ihesi, duela hamabost egun heldu dira Oiartzunera Anuar eta Shaker Kittaneh. Palestinarekiko sustengua eskertuta, horretan jarraitzera deitu dute gizartea.
OARSO BIDASOKO HITZAren I. Neguko Argazki Lehiaketaren sari banaketa gaur izango da, 18:00etan, Errenteria-Oreretako Arkaitza tabernan.
Eskalerillas ondoko blokeko bizilagunak kale gorrian geratzeko arriskuan dira, Pasaiako Portuak lau hilabete eman dizkie hamarkada luzez euren bizitoki izan dutena uzteko. Etxebizitza Sindikatuak babestuta, borrokan dira familiak.
Munttarperen emakumeen eta gizonen talde nagusiek etxean jokatuko dute asteburuan. Jardunaldia Jaixkik hasiko du, gaur.
Bi urteko akordioa sinatu du klubak ondarean espezializatutako enpresa honekin. "Urrats sendoz hazten ari den eta etorkizunari ilusioz begiratzen dion gizarte eta kirol proiektu batean" batu dituzte indarrak.
Trintxerpe Kirol Taldeak eta Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatu dute elkarlanean. Aniztasun funtzionala izan ala ez, haur eta gazte guztiek ahalko dute parte hartu.
Beraun, Galtzaraborda, Kaputxinoak eta Alabergako auzotarrek etxetik gertuago egin ahalko dituzte udal tramiteak.
Albiste barruan, herriko futbol, areto futbol, eskubaloi eta saskibaloi taldeen norgehiagokak.
Lau barrutietako futbol, areto futbol eta eskubaloi taldeek asteburuan jokatuko dituzten partiden informazioa, klik batera.
Oiarpeko pilotariek 22 norgehiagoka jokatuko dituzte asteburuan. Oihan Etxeberriak finalerdi bat jokatuko du.
Gaztañora otsailaren 26an hurbilduko da udal gobernua, eta hilaren 28an Pontikara. Agintaldian zeharreko proiektuak aurkeztuko dituzte.
Bi futbol talde nagusiek etxetik kanpo jokatuko dute asteburuan. Areto futbolean, Miren Tabernak bakarrik jokatuko du, Oiartzuni atsedena baitagokio.