Euskararen plan estrategikoa, plenoko gai nagusietakoa
Oiartzungo udalbatza asteazkenean elkartuko da, hamar puntuko gai-zerrenda aztertzeko. Martxoaren 8ari buruzko mozioa aurkeztuko du EH Bilduk.
Asteazkenean, hilak 28, berriro elkartuko dira zinegotziak pleno aretoan. Etzi izango da hileko azkeneko asteazkena, eta horren harira, Oiartzungo udalbatzak hilari dagokion ohiko plenoa egingo du. Pleno aretoan elkartuko dira, 18:00etan, eta hamar puntuko gai-zerrenda izango dute esku artean.
Besteak beste, Euskararen IV. Plan Estrategikoa izango dute hizpide, eta EH Bilduk mozio bat aurkeztuko du. Martxoaren 8a, gobernantza feminista helburu da horren izenburua.
Gai-zerrenda
- Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- Martxoaren 8a, gobernantza feminista helburu izeneko mozioaren onarpena, EH Bildu udal taldeak aurkezturikoa.
- AROA marko estrategikoaren baitan, Oiartzunen euskararen erabilera normalizatzeko 2024-2029 aldirako IV. Plan Estrategikoa onartu eta abian jartzea.
- Oiartzungo udala Berdinsareako kide egitea onartzea.
- Haurtzaro ikastola eta Oiartzungo Udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren baitan mantenu gastuetarako emandako diru-laguntzaren justifikazio-kontua onartzea.
- Ozentzio kalea 13 eraikuntzaren fatxada eraberritu eta ITE-ak zehaztutako 3. eta 4. Mailako patologien konponketarako emandako obra baimenaren behin betiko likidazioa onartzea.
- Bigarren soldata gehigarria onartzea (%0,5) 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako eragin datarekin.
- Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari-galderak.
