Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Pasaiako portuak %5,5eko hazkundearekin itxi du 2023a

%5,5eko hazkundea izan zuen iaz, 3,5 milioi tonako trafikoarekin. Mobilizatutako produktuen artean siderurgikoak (1,8 miloi tona) izan ziren gehien hazi zirenak.

default
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/02/27

Pasaiako Portuak 2023ko balorazioa egin berri du. Portuko iturrien arabera, Pasaiakoa izan da 2023an gehien hazi den portuetako bat, %5,5eko hazkundea izan baitzuen iaz. Datuei erreparatuta, 3,5 milioi tonako trafikoa izan zuen aurreko ekitaldian.

Mobilizatutako produktuen artean siderurgikoak (1,8 miloi tona) izan ziren gehien hazi zirenak, mobilizatutako guztiaren %53,1 izan baitzen. Ibilgailuak eta garraio elementuak eta nekazaritza, abeltzaintza eta elikadura trafikoa ere nabarmen igo dira, %14,5 eta %93eko igoera izan dute hurrenez hurren. Gainerako jarduerei dagokionez, mineral ez metalikoen trafikoa ere hazi egin zen izan (%4,7). Aldiz, ongarriak, papera eta zur orea, eta beste produktu energetiko eta kimikoak jaitsi egin dira, baita eraikuntza materialak ere.

Arrantza lonjak ere jaitsiera txikia izan zuen iaz, %2koa 202ko datuekin alderatuta. Guztira, 18.679 tonako saldoa izan zuen.

Urte honetarako “zenbakien egonkortasun orokorra” aurreikusi du portuak, “kaiaren lehiakortasuna mantentzea ahalbidetuko duten aldaketa garrantzitsurik gabe”.

“Errepide eta tren bidezko sarbideak hobetzeko, Lonjako obrak amaitzeko eta kontzesionarioek biltegi berriak egiteko aurreikusitako proiektuak funtsezkoak izango dira dartsenarako eta datozen urteetan zenbakiak sendotu eta hobetu ahal izateko”, adierazi du Pasaia Portuko Agintaritzako zuzendari David Candelariok.

Inbertsioei dagokionez, 2023an zati bat Portu-Hiria ardatzera bideratu zuten, eta agintaritzako iturriek Herrera Mendebaldeko biltegien gainean dagoen plaza berria inauguratu izana nabarmendu dute. Iaz ere Iberdrolaren zentral termiko zaharraren lurzatiaren zolaketa bukatu zutela gogorarazi dute eta Lezo-Errenteriako tren geltokia berritu zela merkantzientzako trenbideen luzera handituz.

Azkenik, erakundeen akordioei dagokionez, Eusko Trenbide Sarearekin (ETS) sinatutakoa nabarmendu dute portuko iturriek. Honi esker, portura trenbide zabalera metrikoa sartzeko obrak egingo dituzte, Eskalerillas ondoko blokeko bizilagunei zuzenean eragiten dien proiektua. Azkenik, jakinarazi dute Pasaiako, Lezoko, Errenteriako eta Donostiako udalei hitzarmen bat sinatzea proposatu diete, “Pasaiako badian erakunde guztien ekintza koordinatzeko lantalde bat berraktibatzeko” asmoz.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.