Heltakoen lanak, datorren astean ikusgai

Heduen Tailerretako ikasleek urritik egin dituzten lanak ikus daitezke Arizmendieneko erabilera anitzeko gelan. Astelehenetik larunbatera izango dira bertan.

helta erakusketaUrtero bezala, Helduen Tailerretako (Helta) eskulanetako ikasleek bere lanak erakutsiko dituzte martxoa hastearekin batera. Datorren astelehenetik aurrera (martxoak 4), Heltakoek urrian hasi eta orain arte egin dituzten obrak ikusi ahal izango dira.

Arizmendienean jarriko dute erakusketa, erabilera anitzeko gelan. Goizetan 11:00etatik 13:00etara bisitatu ahal izango da, eta arratsaldetan, 17:00etatik 19:00etara. Erakusketa astelehenetik larunbatera izango da bisitagarri.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.