Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Martxoak 8

"Kontzientzia feministan sakontzeko", egitarau zabala Pasaian

Martxoaren 8rako dena prest dute Pasaiako talde feministek eta udalak. Mobilizazioez gain, askotariko ekitaldi eta ekintzak izango dira datozen asteetan.

Iazko martxoaren 8an Antxon ateratako irudia da.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/03/01

Pasaiako elkarte feministek eta udalak, Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren harira (hilak 8), egitarau zabal eta oparoa antolatu dute. Aurtengo egitarauak “kontzientzia feministan sakontzeko helburua” duela adierazi dute antolatzaileek, “etorkizunari begira baina gure aurretik borrokatu zuten emakumeak beti gogoan izanda”. Astelehenean abiatuko dute hilaren 8aren bueltan antolatutako egitaraua, eta hilaren 18an izango da azken ekintza.

Hilaren 8an “aniztasunean dugun elkartasunetik sortzen den indarra ospatuko” dute lau barrutietako emakumeek. Feminismoa belaunaldiz belaunaldi pasa den lekukoa dela nabarmendu nahi izan dute, eta aldarrikapenen artean, “gure genealogia feminista ikusaraztea eta emakumeekin historiak izandako ahanzturak konpontzen jarraitzea” izango dutela. Egitarau zabal honekin omenaldia egin nahi diete “haien eskubideen alde eta etortzeke zeuden emakume guztien eskubideen alde borrokatu diren emakumeei”.

“Aspalditik, martxoaren 8ko data egutegian ondo markatuta daukagu, kolore morearekin. Gizarteak berdintasunezkoa izan behar duela aldarrikatzeko egun bat da, lortutako aurrerapenak baloratzeko, eta oraindik egiteko dugun bideaz jabetzeko”, adierazi dute.

Ondorengoa da antolatu duten egitaraua osorik:

  • Hilak 5 (asteartea): Zaintza ekonomia feministaren argitan hitzaldia eskainiko Ainhoa Ozaetak, 19:00etan, Donibaneko Kultur Aterpean. Bixi Bixi elkarteak antolatuta.
  • Hilak 6 (asteazkena):
    • Menopausia eta emakumea izeneko hitzaldia eskainiko du Lucia Nietok, 16:30ean, Bekoz Bekoren lokalean (Antxo). Bekoz Beko elkarteak antolatuta.
    • Jabetze Eskolaren barruan, Jatorri askotariko emakumeen topaketa eta Emakume anitzak, eskubide unibertsalak topaketa egingo dute, 17:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan.
  • Hilak 8 (ostirala):
    • Emakumeen arteko entzute taldea bilduko da, 12:00etan, Trintxerpeko Gudari Plazan. Euria egingo balu, alkateordetzara lekualdatuko dute saioa.
    • Mobilizazioak: Antxokoa 19:00etan Biteri plazatik abiatuta, eta Trintxerpekoa, berriz, 19:00etan, Gernika plazatik abiatuta.
  • Hilak 9 (larunbata):
    • Autodefentsa feminista tailerra eskainiko diete herriko emakumeei, 09:00etan, Donibaneko kiroldegian. Bixi Bixi elkarteak antolatuta.
    • Bertso bazkaria, 14:00etan, Donibaneko Bixi Bixi elkartean. Uxue Alberdi eta Miren Amuriza bertsolariak ariko dira. Bixi Bixi elkarteak antolatuta.
  • Hilak 10 (igandea): Pasaiako emakumeon borrokak omenduz ekitaldia egingo dute, 12:30ean, Donibaneko Santiago plazan. Aurretik, 12:00etan, kalejira abiatuko da Meipitik.
  • Hilak 11 (astelehena): Emakumeon osasuna, bikini medikuntzatik haratago izeneko hitzaldia eskainiko du Lucia Gallego Andresek, 19:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan. Topaketa taldeak antolatuta.
  • Hilak 12 (asteartea): Un cuento de hadas para una menopáusica liburua aurkeztuko du Rosa Rubio Sanchez idazleak, 19:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan. Topaketa taldeak antolatuta.
  • Hilak 13 (asteazkena): Collage tailerra egingo dute Emi Pazosekin, 17:00etan, Bekoz Bekoren lokalean (Antxo). Bekoz Bekok antolatuta.
  • Hilak 21 (osteguna): Errudunak, kontrakoa frogatu arte? Gizonak feminismoaren beldur al dira? hitzaldia eskainiko du Belen Fornies Belok (gaztelaniaz), 18:00etan, Bekoz Bekoren lokalean (Antxo). Bekoz Bekok antolatuta.
  • Apirilak 8 (astelehena): Emakumeak eta sexualitate osasuntsua izeneko hitzaldia eskainiko du Amelia Tiganusek (gaztelaniaz), 17:00etan, Bekoz Bekoren lokalean (Antxo). Bekoz Bekok antolatuta.

Egitarauaren barruan, lau barrutietako liburutegiekin lanketa berezia egin dute, eta hala, bost urtetik gorako harrei zuzendutako ipuin kontaketa saioak izango dira, Ana Apikaren eskutik, 17:30etik 18:30era, honako egunetan: hilaren 4an San Pedron, hilaren 6an Donibanen, hilaren 11n Trintxerpen eta hilaren 18an Antxon. Honi lotuta, aurreratu dute euskarazko irakurketa taldeak Edith Whartonen Ethan Frome liburuaren gaineko solasaldia antolatu duela hilaren 11rako. Trintxerpeko liburutegian izango da, 19:45ean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.