Aiton Borda ustiatzeko eta atezaintza lanak egiteko lehiaketa ireki dute
Taberna ustiatzeko eta Jubilatuen Elkartean atezaintza lanak egiteko lehiaketa ireki berri dute, part hartzeko deia egin du Mikel Arruti alkateak.
Lezoko Udalak jakinarazi duenez, Antonio Pildain kaleko 3. zenbakian dagoen Aiton Borda taberna ustiatzeko eta Jubilatuen Elkartean atezaintza lanak egiteko lehiaketa ireki dute, part hartzeko deia egin diete lezoarrei.
Mikel Arruti alkateak esandakoaren arabera, “Aiton Bordako taberna itxia egon da eta lehiaketa hau lehenbailehen martxan jartzeko helburua izan dugu gobernuan sartu ginenetik, herriko adineko pertsonentzat elkargune bikaina baita”, esan du.
Izena emateko baldintzak eta egin beharreko lanen informazioa jasotzeko, lotura honetara jo beharko da. Bestela, helbide honetara idatzi edo 943 52 10 94 telefono zenbakira hots egin daiteke.