Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Genozidioa gelditzeko" exijitu dute oiartzuarrek

Done Eztebe plaza elkartasunez bete dute gaur oiartzuarrek. Gernika-Palestina plataformak deituta, hamarka lagun bildu dira palestinarren kontrako genozidioa salatzeko.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Oiartzun
2024/03/02

Done Eztebe plaza elkartasunez bete dute gaur oiartzuarrek. Gernika-Palestina plataformak deituta, elkarretaratzea jendetsua egin dute eguerdian Done Eztebe plazan. Aurretik, 11:00etatik aurrera, ingurua aldarrikapenez betetzen aritu dira herritarrak. Gaurko deialdia Bi ordu Palestinarekin egitasmoaren barrukoa izan da.

Lehenik eta behin, palestinarren egoeraz aritu dira. Joan den urriaren 7tik, Israelek 30.000 palestinar hil dituela gogorarazi dute, eta horietatik 10.000 inguru haurrak direla. “Israel 136 haur hiltzen ari da egunero Gazako zerrendan. Hilabetean, 2019az geroztik munduan izandako gatazketan denera hildako haurren kopurua gainditu du Israelgo Estatuak. Gutxi balitz, beste 8.000 gorpu erreskatatu gabe edo desagertuak bezala kontabilizatu dira. 70.000 pertsona inguru zaurituak, gosete arriskua gerra arma moduan erabiltzen ari dira eta beldurra sortzen duen adibide luze batekin jarraitu genezake”, esan dute, amorruz.

Israelek palestinarren kontra hasitako “oldarraldi indiskriminatua justifikaziorik gabeko erasoa” dela erantsi dute, “inoizko larriena, eta nazioarteko zuzenbidearen urraketa nabarmena, egonkortasuna eta segurtasun globala arriskuan jartzen dituena”, taldekoen arabera. Horregatik, “irmotasun osoz” arbuiatu dituzte Israel Gazako zerrendan egiten ari den ekintza militarra.

Genozidioa gelditzeko exijitzeaz gainera, palestinarrei elkartasuna eta estimua adierazi diete gaur bildu diren oiartzuarrek. “Atsekabe sakona” adierazi dute, “biktimengatik eta herritarren alferrikako sufrimenduarengatik”.

Palestinari beharrezko laguntza finantzarioa eta humanitarioa eskaintzeko ere eskatu diote Europar Batasunari, “larrialdiko erantzun humanitarioan ahaleginak areagotu” ditzan, hain zuzen. Horri lotuta, kudeaketa diplomatikoen bidez “deseskalatzea bultzatzeko eta bakeari eusteko ahalegin handiagoa” egin dezala eskatu diote EBri.

“Europako Batasunari, Espainiako Estatuari eta Eusko Jaurlaritzari zein Nafar Gobernuari eskatzen diegu, ahalik eta azkarren antolatzeko, eraso militar horretatik erator daitezkeen errefuxiatuak ahalik eta baldintzarik onenetan hartzeko. Eta harrera espazio bat agintari eskudunen esku jartzeko eskaera egiten dugu, migratzaileei zuzendua, behar izanez gero Palestinatik iristen diren errefuxiatu horiei harrera emateko”, adierazi dute.

Israelen kontrako boikota egiteko ere eskatu dute gaurko mobilizazioan. “Presio neurri gisa”, Israelgo jatorria duten produktuak ez kontsumitzeko deia zabaldu dute, “Palestinako beste eremuen kontrako erasoak bertan behera utzi ditzan, okupazioa bukatu dezan, apartheid sistema eraitsi dezan, eta errefuxiatu palestinarren itzulera eskubidea berma dezan”.

Azkenik, hilaren 17an (igandea da) Donostian Palestinaren alde egingo duten manifestaziora joateko deialdia egin dute gaurkoan.

Erlazionatutako edukiaPalestinari “elkartasun deiadarra” bidaliko diote larunbatean
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.