Martxoaren 8aren harira, ipuin kontaketa bereziak
Datorren astean lau saio egingo dituzte barrutietako liburutegietan. 5 urtetik gorako haurrek ahalko dute parte hartu.
Martxoaren 8aren harira Pasaiako talde feministek eta udalak antolatu duten egitarauaren barruan, 5 urtetik gorako haurrentzako ipuin kontaketa saio bereziak antolatu dituzte. Hilaren 4tik (astelehena) 18ra (astelehena) izango dira, lau barrutietako liburutegietan. Hilaren 4an San Pedrokoa egingo dute, hilaren 6an Donibanekoa, hilaren 11n Trintxerpekoa eta hilaren 18an Antxokoa. Saio hauetan hainbat gai landuko dituzte haurrekin. Guztiak 17:30ean hasiko dira.