Hibaikako Oier Gallastegi bigarren Gipuzkoako Ergometro Txapelketan

Mutil Gazteen Mailan izan da bigarren Hibaikako arraunlaria. Beteranoetan Hibaikako arraunlari bat, Mutil Gazteen eta Haur Mailako bina aritu dira proba berean.

Hibaikako Oier Gallastegi, proba irabazi zuen Nikolas Aguilar (Ur Kirolak) eta hirugarren sailkatu zen Ur Muniategiandikoetxearekin (Ur Kirolak). Argazkia: Egoitz Nogueira

Lehia gogorra larunbatekoa Gipuzkoako Ergometro Txapelketaren dominetako bat lortzeko. Ur Kirolak arraun elkartearen egoitzan egin zuten eta Hibaikako arraunlariak bertan izan ziren, lehian. Domina bakarra ekarri zuten etxera, Mutil Gazteen kategorian Oier Gallastegi Rodriguezek bigarren postua lortu zuen, ikaragarri lehiatuta. Ur Kirolak elkarteko Nikolas Aguilar Moreira izan zen irabazlea bi segundo eskasen aldearekin.

Maila berean, seigarren sailkatu zen Aitor Legorburu Gomez. Beteranoetan aritu zen David Iglesias Albisu Hibaikako senior gizonen entrenatzaile eta ontzi horretako arraunlaria hirugarren sailkatuz en proba berean.

Haur Mailan bi ordezkari izan zituen Hibaikak. Bosgarren postua egin zuen Garai Aristi Zaratek, eta bederatzigarrena Egoitz Nogueira Pikabeak.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.