Unax Landa garaile, anaien arteko borrokan
Lesakako Arkupe Txapelketa eraman du Landak, Amiano tolosarrarekin batera, Etxeberria taldekidea eta Lizeaga Mundarrokoa garaituta.

Unax Landa, jertse ilunarekin, Lesakan.
Lesakako Arkupe Txapelketako finala larunbat goizean jokatu zuten. Argi zegoen gauza bat: Oiarpeko norbaitek eramango zuela garaikurra etxera.
Oihan Etxeberriak oiartzuarrak eta Eñaut Lizeaga astigartarrak oiartzuarrek osatutako bikoteak Unax Landa —Oiarpekoa— eta Amiano tolosarra izan zituzten arerio. Partida fratrizida horretan, Landa izan zen garaile, arerioak 16 tantotan utzita.
Gainontzeko partidei dagokienez, hamabost partida gehiago jokatu dituzte Oiarpekoek asteburuan. Asteburu gazi-gozoa izan da, horietatik zazpi irabazi baitituzte. Kanporaketa bakarra jokatu dute, pasa den ostegunean. Oihan Etxeberria eta Unax Landak —orduan bikotea osatuta— LAPKEko pilotariak kanporatu zituzten finalerdietan.
Larunbateko finala jokatu aurretik, beraz, Euskal Ligako 22 urtez azpiko kategoriako finalera iristea lortu zuten. Lana pilatzen ari zaie biei ala biei; ez da seinale txarra.
