Emakume bat eraso dutela salatzeko, elkarretaratzea ostegunean
Herriko plazan egingo du elkarretaratzea Oreretako Asanblada Feministak ostegunean, 19:00etan.
Emakume bat eraso dute kalean Errenteria-Oreretan. Sare sozialen bidez salatu du eraso matxista Oreretako Asanblada Feministak eta elkarretaratzera deitu. Nazkatuta azaldu da asanblada feminista, erasorik ez duela onartuko esan du.
Kontzentraziora ostegunean, hilaren 7an, deitu du. Herriko Plazan izango da, 19:00etan, eta herritar guztiak deitu ditu asanblada feministak parte hartu eta indarkeria matxistak eragindako azken eraso hori gogor salatzera.