Udalak galdetegia helarazi die lezoarrei, herriko parte sarearen gaineko iritzia eman eta datuak biltzeko.
Igandean hasiko da Antxoko Musika Astea. Goi mailako lau kontzertu jasoko dituzte San Fermin elizak eta pilotaleku zaharrak.
Gaur egun zazpi emakume talde daude Errenteria-Oreretan beste hainbeste auzotan, eta 1.000 emakumetik gora biltzen dira horietara antolatutako ikastaroetan parte hartzera.
Bi finaletara sartzea lortu zuten joan den asteburuan EPLEkoek. Taldekako Erremintakoan eta Gipuzkoako Gazte Mailako Eskuz Banakako Trinkete Txapelketan.
Apirilaren 14ra arte eman ahal izango da izena Altzibarren eraikiko dituzten etxebizitza tasatuetan. Hainbat baldintza bete beharko dira.
Minbizia normaltasunez, tabuetatik libre eta ikuspegi feminista batetik lantzen duen elkartea da Inurri. Gaixotasuna zuzenean edo zeharka izan duten 200 pertsonek baino gehiagok osatzen dute.
Herriko plazan egingo du elkarretaratzea Oreretako Asanblada Feministak ostegunean, 19:00etan.
Udalekuetako hezitzaileei euskararen erabilera sustatzeko erremintak emango dizkiete hilaren 15ean. Izena eman daiteke jada.
Oarsoaldeko Eskola Kirolak bizitza jasangarriaren aldeko apustua sendotu du, joan-etorri jasangarriak sustatzen dituzten neurriak bultzatuz. Iaz, desplazamenduen %43,64 modu jasangarrian egin ziren.
Datozen egunetarako hitzaldia, ikastaroa, bazkaria eta omenaldia antolatu ditu Bixi Bixi elkarteak, ostiraleko Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren harira.
Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen harira egin daiteke erroldaren kontsulta, eta behar balira, erreklamazioak.