Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Martxoak 8

Lau hamarkada bete konplizitate sareak josten

Gaur egun zazpi emakume talde daude Errenteria-Oreretan beste hainbeste auzotan, eta 1.000 emakumetik gora biltzen dira horietara antolatutako ikastaroetan parte hartzera.

Auzoetako Emakume Elkarteetako kideak Emakumeen Etxean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/03/05

Etxetik ateratzea eta haien artean harremanetan jartzea izan zen duela 40 urte hainbat auzotan sortu zituzten emakume taldeen helburua. Helburua bete ez ezik, gainditu ere egin dute. Auzoetako emakumeen taldeek lau hamarkada bete dituzte aurten, aterki horren pean lanean hasi zirenetik. 11 izatera heldu badira ere, egun, zazpi dira martxan direnak, eta hamaika tailer eta ekintza eskaintzen dizkiete tokian tokiko emakumeei.

Emakumeen Etxean elkartu dira talde horietan ari diren hamalau emakume, egiten duten lanaren berri emateko. Bat datoz guztiak, helburua bete dute: «Emakumeei etxetik ateratzeko aukerak ematea zen helburua. Hasieran, udalak dena egina ematen zigun. Ondoren, talde horiek auzoz auzo guk autokudeatu beharko genituela esan zigun, eta batzuk hori ongi hartu ez bazuten ere, epe luzera, argi dago ongi etorri zaigula erakusteko emakumeak baginela gai, balio genuela gure eskaintza eta gure espazioak guk geuk antolatzeko». Horren emaitza 40 urte geroago zazpi auzo horietan antolatutako jardueretan parte hartzen duten 1.000 emakume ingururen sare sendoa da, «handia da egin duguna». Beraungo Erlontzi, Galtzarabordako Gure Toki, Gabierrotako Laguntasuna, Agustinetako Alai, Pontikako Lore Toki, Erdialdeko Patxiku eta Olibeteko elkartea ari dira lanean.

Xumetik hitz egin dute denek, nahiz eta batzuk ia 40 urteko ibilbide osoa egin duten amaraun hori harilkatzen. «Gure buruari ekarpena egin diogu, herriko emakumeei espazioak eta zainketarako guneak eskaintzen dizkiegu, baina herriari ez dugu uste ekarpenik egin diogunik». Ez dira denak, ordea, uste berekoak, herriari ekarria egiten diotela pentsatzen dute-eta beste batzuk: «Errenterian emakumeen taldeak izate hutsa bada ekarpena, baita auzo lokal horietan egiten dugun guztia ere. Taldeen artean harremana dugu, sarea gara».

Azken iritzi horren alde egin du Itsaso Cruz Berdintasun zinegotziak. Zalantzarik ez du ekarpena egiten dutela, handia eta oso garrantzitsua: «Eskaintzen dituzten tailerrak ekarpena dira. Hortik harago, ikaragarri garrantzitsua da duela 40 urte autokudeaketatik emakume taldeak sortu izana». Uste berekoa da Leti Bermejo Berdintasun teknikaria: «Beraien artean sortzen diren sareek balio handia dute, eta auzoari eta herriari ekarpen handia egiten diote, emakumeen arteko sare horiek bizirik mantenduz modu formal eta informal batean».

Belaunaldi berrien errelebo falta
Elkarteak bizirik mantentzea eta haien martxa antolatzeak lana suposatzen duela aitortuta, zailtasunik ez dute topatu bidean, «oso ondo funtzionatu dute beti, jendeak parte hartu du eta inplikatu da». Arantzatxo bat badute, ordea: errelebo falta sumatu dute. «Tailerretara jende gaztea badator, baina zuzendaritzara ez dira belaunaldi berriak animatzen, gure lekukoa hartuko duen jendea falta zaigu». Batzuen ustez, horretarako ezinbestekoa da «ohiturak aldatzea». Agustinetako Alai elkartean bestelakoa dela egoera esan du bertako kideak: «Gurean parte hartzen duten emakumeak 26 eta 55 urte artekoak dira, gaztea da taldea». Besteetan ere jardueretan parte hartzea ez da arazoa, zuzendaritza eta ardurak hartzea baizik.

Duela 40 urteko eta egungo emakumeen elkarteen artean diferentziarik badagoen galdetuta ez dute zalantzarik, «oso ezberdina da. Lehen ez ginen etxetik ateratzen; orain ez gara sartzen [barrezka]». Txantxa giroarekin jarraitu dute, eta dirutza aurrezten dutela gaineratu du beste emakumeetako batek: «Psikologotan ez dugu xoxarik xahutzen, hitz egiten dugu, tristurak eta poztasunak partekatzen ditugu, familia bat gara, sare bat, eta babesa ere jasotzen dugu elkarrengandik».

Antolatzen dituzten jardueren artean arrakastatsuenak aipatu dituzte: «Zumba, pilates, ariketa fisikoarekin lotutakoak izaten dira oro har, baita euskal dantza ere». Tailer bat nabarmendu da besteen artetik, ez delako ohikoa eta jende ugari biltzen duelako: Artearen historia tailerra, «40 emakume ari gara». Elkarteetako batean, gainera, mahai jokoei emana diete ostirala, «ez ukitu gainera. Egiten dugun terapia itzela da burua arin mantentzeko, batzuetan haserrerako balio badigu ere».

Martxoaren 8ari begira jarrita 300 lagunetik gora elkartuko dira emakumeen taldeek antolatu duten bazkarian, «ondoren manifestaziora joango gara, aldarrikatzera parekidetasunerako bidea luzea dela oraindik»

«Eredugarri»

Ekarpenari egin dio erreferentzia Berdintasun zinegotziak berriro. «Emakumeek ez dute agian egiten dutenaren kontzientzia. Baina udaletik jakitun gara zein ikusgarritasuna ematen dien euren arteko saretzeari auzoetako emakume elkarteetatik egiten duten lanarekin. Eredugarri dira. Aitortza egin nahi diegu, eta aldi berean, errelebo aldaketa bermatzeko lanketan bidaide izan». Aitortza hori zertan gauzatuko den jakiteko, itxaron egin beharko da; merezia da, emakume horietako bakoitzak 40 urte luzeko itzala utzi duelako, momentuz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.