Parkeak eraberritzeko prozesuan, orain lezoarren txanda
Udalak galdetegia helarazi die lezoarrei, herriko parte sarearen gaineko iritzia eman eta datuak biltzeko.
Aurrera doa Lezoko parke sarearen gaineko gogoeta partekatua egiteko prozesua. Horren helburua parke horiek eraberritzea izango da, lezoarren iritzia kontuan hartuta. Hala, orain arte prozesuaren barruko bidean hainbat iritzi eta ekarpen elkartruke izan dira, zehazki propio sortutako talde eragilearen partaideek nahiz herriko haurrek egindakoak. Orain iritzi esparrua zabaldu nahi du udalak: herritar orok esan dezake, galdetegi baten bidez, zein pertzepzio duen herriko parkeen inguruan.
Jada prest da galdetegia. Ez da luzea. Esan bezala, erabat zabala da bertan parte hartzeko aukera, irekia. Horrela, galdetegia betetzen dutenek euren iritziaren nahiz ohituren berri emateko aukera izango dute, prozesuaren barruan horiek ere aintzat har daitezen. Hemen klik eginda galdetegian sartuko zara.