Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Antxoko Musika Astea, beteranoa baina fresko

Igandean hasiko da Antxoko Musika Astea. Goi mailako lau kontzertu jasoko dituzte San Fermin elizak eta pilotaleku zaharrak.

Torrea, Hernandez eta Garcia, gaurko aurkezpenean.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2024/03/05

29. edizioa izango du aurtengoa Pasaiako Musika Asteak. Igandean (hilaren 10ean) hasiko da, eta martxoaren 24a izango du itxiera eguna. Bitarte horretan banden, abesbatzen, ganbera orkestren nahiz haize taldeen agertoki bilakatu dira San Fermin eliza nahiz Biteri plazako pilotalekua. Gaur aurkeztu dute astea udalaren partetik Miguel Mari Torrea eta Mikel Garcia gobernukideek, eta Pasaiako Musika Bandaren ordezkari Jose Maria Hernandezek. Izan eren, bandak astearen antolaketaren pisua bere egiten badu ere, Pasaiako Udalaren eta Pasaia Musikalen ezinbesteko laguntza du Antxoko musika zikloak.

Fernandezek aipatu du Musika Asteak ia 30urteko bidea egina duen arren, lehen eguneko ilusioarekin ekin diotela antolaketa lanari, eta irrikaz daudela antxotarren artean musika eta kultura zabaltzeko iniziatiba abia dadila. Horri erantzun dio Garcia Antxoko alkateordeak, esanaz “albiste ona” dela hainbeste urtez gisa horretako kultur jarduera batek indarrean jarraitzea, bai Antxorako zein udalerrirako. Torreak, bere aldetik, adierazi du udalaren egitekoa dela Antxokoa nahiz Pasaian izaten diren bestelako kultur espresioak babestea.

Agerraldiaren testuinguruan, Antxoko Musika Astearen protagonisten gaineko informazioa emateko aukerarik ez du galdu Hernandezek. Ondoko zerrendan, musikarien informazioa haien interbentzioen egunarekin lotuta:

  • Hilak 10 (igandean), 13:00etan eta Biteriko pilotalekuan (eguraldi txarrarekin Ibai Ondon), Illunbe Musika Bandaren emanaldia. Fran Berrak zuzenduko du musikarien lagunartea.
  • Hilak 16 (larunbata), 20:00etan eta San Fermin elizan, Aquam Lauda abesbatza. Javier Busto hondarribiarra dute zuzendari 2014an sortutako koruko kideek. Emakumeen abesbatza da, eta errepertorio aldetik eklektikotasuna dute mami.
  • Hilak 17 (igandea), 19:00etaneta San Fermin elizan, Easo Sinfonietta abesbatza. 2023an sortutako ganbera orkestra gaztea da, Easo abesbatzaren ekosistematik sortua. Lucia Arzallusen zuzendaritzapean ariko dira talentu handiko musika gazteak Antxoko elizan.
  • Hilak 24 (igandea), 19:00etan eta San Fermin elizan, Sugaar Ensemble taldea. Haizezko boskote klasikoa da, eta bost tinbre partikular fusionatzeko gai dira errepertorio zainduarekin.

Agerraldian lagun izan dituen udal gobernuko kideei eskerrak eman dizkie Hernandezek agerraldiaren ondarrean, Pasaiako Udala eta Pasaia Musikal beti ondoan eta laguntzeko prest izaten dituztelako. San Fermin elizaren arduradunei ere esker on mezua helarazi diete, instalazioa kontzertuetarako uzteagatik. Nola ez, antxotarrak nahiz pasaitar oro emanaldietara joan daitezela eskatu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.