Hautesle erroldaren zerrendak ikusgai daude

Hilaren 11ra arte kontsulta daitezke zerrendak, erreklamazioak egin ahal izateko.

hauteskundeak

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako hautesle erroldaren zerrendak ikusgai daude hilaren 11ra arte, erreklamazioak egin ahal izateko. Hauteskundeetarako indarrean dagoen hautesle errolda abenduaren 1ean itxitakoa da, eta 2023ko azaroaren 29ra arte izandako mugimenduak jasotzen ditu.

Kontsulta online ere egin daiteke INE-ren webgunean, baina horretarako ezinbestekoa da identifikazio telematikorako ziurtagiriren bat izatea. Erreklamazioak telematikoki egin behar izatekotan hemen klik eginda egin daitezke.

Zerrendak kontsultatu eta akatsen zuzenketa udaleko Zu! arreta zerbitzuan ere egin daiteke modu presentzialean, astelehenetik ostiralera, hilaren 11ra arte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.