Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
AisiaEuskara

Mugaldeko udaleku ibiltaria antolatu dute estreinakoz; Oiartzundik aterako da

DBH 2 eta 3ko gaztetxoentzako mugaldeko udaleku ibiltaria uztailaren 15etik 20ra ibiliko da, Oiartzun, Bortziriak eta Urruña artean.

udalekuak Gazteek bost gau pasatuko dituzte udalekuetan.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/03/06

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak mugaldeko gaztetxoentzako udaleku ibiltaria antolatu du, estreinakoz. DBH2 eta3ko ikasleei zuzenduta dago, eta uztailaren 15etik 20ra bitartean iraungo du. Oiartzungo Udalaren, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Sarako eta Urruñako Herriko Etxeen laguntzarekin antolatu dituzte udaleku horiek.

Ipar eta Hego Euskal Herriko gazteen arteko loturak estutu nahi dituzte udaleku horiekin, “muga administratiboak gaindituz”. Hainbat balore landu nahi dituzte udaleku ibiltari horietan: “Euskara eta euskalkiak ezagutu eta praktikatzea, parte hartzea bultzatzea, eta natura, kultura eta kirola ardatz hartuaz Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzea sustatu nahi dute”.

Sei eguneko udalekuak

Oiartzunen hasiko dira udalekuak, eta Urruñan bukatu. Tartean, beste hiru udalerri bisitatuko dituzte gazteek. Honakoa izango da egitaraua:

  • Uztailak 15: eguna Oiartzunen bertan jarduerak eginez.
  • Uztailak 16: Oiartzun-Lesaka.
  • Uztailak 17: Lesaka-Bera.
  • Uztailak 18: Bera-Sara.
  • Uztailak 19: Sara-Urruña.
  • Uztailak 20: Urruñan egun osoan jarduerak.

Izen-ematea, zabalik

Hiru baldintza bete beharko dira udaleku berri horietan parte hartzeko. Oiartzunen, Bortzirietan, Saran edota Urruñan erroldatua egotea; 2009 edo 2010 urteetan jaioa izatea eta euskaraz jakitea.

Hilaren 29a bitarte eman daiteke izena; online egin beharko da. Toki kopuru mugatua izango da eta gehienez ere 40 gaztek izango dute parte hartzeko aukera.

Udalekuaren prezioa 120 eurokoa dela iragarri dute. Familiek apirilean jakingo dute izen ematea onartua izan den ala ez. Jakinarazi dutenez, antolatzaileak haiekin harremanean jarriko da ordainketa bideratzeko eta behar den dokumentazioa eskatzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.