Muxikoek ere, 23 Korrikari keinu
Igandean dantzatuko dituzte muxikoak eta 23 Korrikari keinu egiteko, Korrikaren petoekin azaltzeko eskatu dute antolatzaileek.
Beti Prest dantza taldeak antolatuta, musikoak dantzatuko dituzte igande eguerdian. Zita, ohi bezala, Herriko Plazan egin dute 12:00etan. Hala ere, igandekoak izango du berezitasunik. 23 Korrika gertu-gertu izanik, dantzazaleek ere egin nahi izan diote keinu euskararen aldeko lasterketa erraldoiari, bide batez, beroketa lanak egiteko, eta dantzara Korrikaren petoekin bertaratzeko eskatu diete parte hartzaileei.
Eguraldiak lagunduko ez balu, Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalira lekualdatuko dute dantza saioa.
