Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

27 etxebizitza sozial eraikitzeko partzela laga dio udalak Eusko Jaurlaritzari

Esnabiden kokatuta dago eta 1.381 metro koadro ditu partzelak. Hitzarmena sinatuta, alokairuzko 27 etxebizitza sozial eraikiko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.

Esnabideko partzela bat laga dio udalak Eusko Jaurlaritzari. argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/03/07

Esnabiden 27 alokairuzko etxebizitza sozial eraiki ditzan partzela bat laga dio udalak Eusko Jaurlaritzari. Esnabiden kokatuta dago, 32. sektorean zehazki, 1.381 metro koadro ditu, eta 545.000 euroko balioa du. Hitzarmena sinatu dute, eta horren arabera, lau urteko epea izango du Eusko Jaurlaritzak eraikuntza lanak egiteko.

Lurrak dohainik lagatzeaz gain, bestelako abantailak ere aplikatuko  dizkio udalak eraikuntza lan horiei. Zehazki, lagapena urbanizazio kargarik gabe egin dio udalak jaurlaritzari, eta obren exekuziorako onura fiskalak ere aurreikusten ditu hitzarmenak. Lagapena eginda, 27 etxebizitza horien proiektua egingo du orain jaurlaritzak.

Hitzarmenean bertan Errenteria-Orereta babes sozialeko etxebizitza publikoak eraikitzeko lehentasunezko eremu gisa identifikatu du Eusko Jaurlaritzak. Horri, Errenteriako Udalak otsaila hasieran udalerria eremu tentsionatu izendatzeko egindako eskaera gehitu behar zaio. Izendapen horrekin, Eusko Jaurlaritzak onartuko luke Errenteria-Oreretako etxebizitzaren merkatua tentsionatua dagoela eta beraz, zenbait kolektibok, hala nola gazteek, zailtasun bereziak dituztela etxebizitzara sarbidea lortzeko.

Errealitate hori kontuan hartuta Eusko Jaurlaritzak lehentasunez garatuko dituela Esnabideko 27 etxebizitza horiek espero du udalak, baita gerora etorriko diren etxebizitza publikoko garapen berriak ere.

Etxebizitza hutsen parke txikia Errenteria-Oreretan

Eusko Jaurlaritzari, udalerria tenkatutako eremu izendatzeko eskatuko ziola jakinarazteko egindako agerraldian, hainbat datu esanguratsu eman zituen Aizpea Otaegi alkateak. Biztanleria eta etxebizitza kopuruaren hazkundea proportzionala izan da Errenteria-Oreretan azken hamarkadan, alkateak esan zuenez. Hala ere, izendapen eskaera bideratzeko egindako diagnostikoak, etxebizitzaren eskaintza tenkatu duten hainbat faktore badirela ondorioztatu du. Hiru aipatu zituen alkateak: “Gazteen saldo positiboa dugu udalerri honetan, hau da, gehiago dira bertan bizi nahi dutenak eta beste udalerri batzuetatik datozenak, gure herritik kanpora doazenak baino. Bestetik gure herrikideen zahartze bat ematen ari da, eta horrek etxebizitzaren erabilera ez hain intentsiboa ekarri du; gero eta jende gutxiago bizitzen da etxebizitzetan—etxeen %62tan pertsona bat edo bi bizi dira—. Azkenik, Donostiak eragiten duen presioa dago. Donostiak dituen prezio altuek eragiten dute bertan bizi direnen kaleratze bat, eta Errenteria bada hautatutako herri horietako bat. Horrek gure etxebizitzaren eskaintzan presio bat eragiten du”.

Hori horrela, etxebizitza hornidura nahikoa ez izateko arrisku berezia dagoela ondorioztatu du diagnostikoak. Etxebizitza hutsen parkea ere txikia da Errenteria-Oreretan, %5,5ekoa da, nahiz eta bigarren etxebizitza kopurua murriztu den—%7,7—.

Hiru urterako udal etxebizitza plana

Eremu tentsionatu izendapenak, gainera, datozen hiru urterako Udal Etxebizitza Plan bat aurkeztea ere eskatzen zuen. Plan horrek balio izan diola udalari duela urte batzuk etxebizitzaren arloan garatzen ari den ekintza asko antolatzeko eta egituratzeko azaldu zuen Otaegik, baita neurri gehigarriak identifikatzeko ere, “dugun testuinguruan modu eraginkorragoan eragiteko neurriak hartzeko, finean”. Plan hori Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailarekin batera landu du udalak, “azken finean etxebizitzaren arloaren eskumenei erreparatuta, funtsezkoa delako Eusko Jaurlaritza, eta ezinbestekoa delako etxebizitza publiko parkea handitzen jarraitu nahi badugu bi instituzioek lankidetzan jarraitzea”.

Neurri plan horrek Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren HAPO aurrerapenaren dokumentua hartzen duela erreferentziatzat ere azaldu zuen alkateak, eta datu gehiago eman zituen. Datozen urteetan udalerriko etxebizitza parkea 1.200 etxebizitzetan handitzea aurreikusi du udalak; horietatik %54 etxebizitza publikoak izango dira, “horrela etxebizitza publikoen parkea modu esponentzialean handitzea aurreikusten da; egungo 723 etxebizitza publikoetatik 1.372ra igarotzea, hau da, %90eko igoera”.

Etxebizitza horietako batzuk egitea non aurreikusten duen udalak ere azaldu zuen Otaegik: Altzate, Esnabiden, eta Gamongoan. Lehen bietan hasiak dira lanak, eta Gamongoa oraindik hasi gabe baina tramitazioan dago.

Horren berri eman eta hilabetera heldu da Eusko Jaurlaritzarekin alokairuzko etxebizitza sozialak eraikitzeko partzelaren lagapena eta hitzarmena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.