
Nazkatuta eta amorruak gainezka kalea hartu dute gaur herritarrek, Errenteria-Oreretan emakume bat bortxatu dutela salatzeko

Eguerdian manifestazioa egingo dute Ikama gazte antolakundeak deituta; arratsaldean, Oreretako Mugimendu Feministak antolatu du manifestazioa.

Lezoko eragileen arteko elkarlanetik abiatuta osatu dute Martxoaren 8ko egitaraua. Ekitaldi puntualak antolatzetik, emakumeen bilgune iraunkorra sortzeko bidea hasi dute udalak eta eragileek.

Oiartzungo Udaleko EH Bildu eta EAJ udal taldeek adierazpen instituzional bateratua osatu dute, Emakumearen Egunari begira.

Esnabiden kokatuta dago eta 1.381 metro koadro ditu partzelak. Hitzarmena sinatuta, alokairuzko 27 etxebizitza sozial eraikiko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.

Emakume Langileen Nazioarteko Egunean bi barrutietako kale eta plazak aldarrikapenez betetzera deitu du Pasaiako Mugimendu Feministak.

Pikabea-Dorronsoro eta Lobete-Lozano partidetatik aterako dira bi finalistak. Finalak larunbatean jokatuko dituzte.

Hilaren 22an jokatuko dituzte partidak, Madalensoron. Haurren partidak eta nagusienak antolatu ditu Oiartzungo klubak.

Ludotekaren egoitza libre denean haurrekin familia planak egiteko aukera zabaldu du Lezoko Udalak, Barne Parkearekin.

Ahalik eta hondakin gutxien sortu eta sortutakoa birziklatzeko gomendioak emango dituela adierazi du udalak. Oiartzunen 545 familiek konpostatzen dute organikoa.

Laura Martinez: "Genero desberdintasuna, bere adierazpen ugarietan, gaur egun aurre egin behar diogun erronka nagusietako bat da, nagusiena ez bada".

Udal Txistulari Taldeak Martxoaren 8ko kontzertu berezia eskainiko du igandean, 12:30ean hasita, Emakumeen Etxean.

Joseba Sarrionandiak, Joxe Mari Iturraldek, Iñar Sastrek eta Anne Etxegoienek parte hartuko dute emanaldian. Olatz Pratek aurkezle lanak egingo ditu.

Mater Ontzi Museo ekoaktiboak antolatuta, puntu ilun izendatu duten Fanderia auzoko eremuan egingo dute garbiketa. Herritarrak parte hartzera deitu dituzte.

Espainiako Estatuko zirkuituko lehian 18. izan zen Lezoko Beleak taldeko kidea. Markel Amat sanpedrotarra, bosgarren Europakoan.