Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Martxoak 8

Bi manifestazio bihar Martxoaren 8aren harira

Eguerdian manifestazioa egingo dute Ikama gazte antolakundeak deituta; arratsaldean, Oreretako Mugimendu Feministak antolatu du manifestazioa.

Iazko manifestazioaren irudi bat.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/03/07

Martxoaren 8ak aldarrikapena eta festa josiko ditu bihar, badagoelako zer ospatu, baina batez ere, badagoelako zer aldarrikatu eta borrokatu oraindik orain. Zaintza sistema publikoa bermatu eta indarkeria matxista desagerrarazteko aldaketa sakonak aldarrikatuko dituzte biharko protestetan. Izan ere, urratsak egin badira ere, luzea da bidea oraindik, eta aste honetan bertan Errenteria-Oreretan emakume baten kontrako eraso matxistak agerian utzi du beste behin ere.

Palestina eta zehazki bertako emakumeak ere, erdigunean jarriko ditu Emakumeen Nazioarteko Egunak, eta haiei maitasuna eta elkartasuna helarazteko ere baliatuko dute biharkoa.

Bi manifestazio iragarri dituzte. 12:00etan abiatuko da lehena, Herriko Plazatik, Ikama gazte antolakundeak deituta; bigarrena, Oreretako Mugimendu Feministak deitua Herriko Plazatik abiatuko da, 19:00etan. Tartean, auzoetako emakume elkarteek bazkaria egingo dute Merkatuzarren  14:00etan. Urte berezia dute honakoa, 40 urte bete dituztelako, eta 300 emakume inguru izango dira mahaiaren bueltan.

MoreretaON, Orereta eta Oiartzo ikastoletako ikasle eta langileek egiten duten hainbat orduko etengabeko korrikaldia egingo dute bihar. Udal ordezkariak eta herriko kirol zein eragile feministak ere gonbidatuzte parte hartzera. Aurtengo omendua Reyes Carrere izango da, kirol-ibilbide luze eta oparoa izan duen emakumea.

23 Korrikari ere egingo diote keinu, Harro more! lemapean egingo dute lasterketa. Iaz bezala, errioaren bueltan: Gernika eta Agirre Lehendakariaren plazen inguruan.

Bukatzeko, hitzordu nagusia 19:00etan Herriko Plazan. Bertatik abiatuko da Oreretako Mugimendu Feministak deitutako manifestazioa.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.