Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Indarkeria Matxista

"Politika errealak nahi eta behar ditugu indarkeria matxista ezabatzeko"

Nazkatuta eta amorruak gainezka kalea hartu dute gaur herritarrek, Errenteria-Oreretan emakume bat bortxatu dutela salatzeko

Elkarretaratzea egin dute gaur Errenteria-Oreretan izandako eraso matxista salatzeko.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/03/07

Nazkatuta eta amorruak gainezka kalea hartu dute gaur herritarrek, Errenteria-Oreretan emakume bat bortxatu dutela salatzeko. Herenegun eman zuen eraso matxistaren berri sare sozialen bidez Oreretako Mugimendu Feministak, eta protestara deitu gaurko. Martxoaren 8aren bezperan elkarretaratu dira Herriko Plazan azken eraso matxista salatzeko, eta mahai gainean jartzeko indarkeria matxistaren zama emakumeen biziak itotzen jarraitzen duela.

Erasoen aurrean, bakarra dela irtenbidea aldarrikatu dute enegarrenez bildutakoek: “Autodefentsa feminista; hori da ahalduntze indibidual eta kolektiborako gakoa”. Eta berriro gogorarazi dute ez direla ez biktimak, ezta subjektu pasiboak ere, eta ez direla instituzioetatik bultzatzen diren neurri asistentzialekin konformatzen: “Kontziente gara bidea luzea dela, eta herrian sufritu dugun indarkeria matxista errotik ezabatzeko, polizia eta epaile neurri zigortzaileez gain, bestelako jarrera, ekintza eta neurri behar ditugula”.

Mezu argia, beste behin ere mugimendu feministak gaurko protestan, “politika errealak nahi eta behar ditugu. Ez ditugu nahikoak neurri aringarriak, ezinbestekoa da aurrea hartzeko neurriak indarrean jartzea, eta batez ere, ezarritako ordena aldatzea”.

Elkarretaratzea egin dute gaur Errenteria-Oreretan izandako eraso matxista salatzeko.

Kritiko azaldu da gainera alderdi politikoekin, hauteskunde garaia gertu izanik bere egiten dituztelako diskurtso feministak, “gerora lanketa sakonik egiteko asmo zipitzik ez badute ere. Gaur sentitzen dugun mina eta amorrutik hipokrisiarik ez dugula onartuko oihu egin nahi dugu”. Oharpen bat ere, estu jarraituko dutela instituzioen “koherentzia politikoa”. Azken horren harira, Emakunderi erreferentzia, “ez dugu ahaztu Lehendakaritzatik Emakunde baztertu egin dutela, eragiteko eta ekiteko aukerarik ematen ez duen departamentu baten esku utzita”.

Espazio orotan aske jardun eta ibiltzeko aldarria lau haizetara gaurko protestan, “kalea ere gurea da, gure auzo eta herrietan libre ibili nahi dugu, eraldaketa bidean, emakumeok espazio guztiak hartu behar ditugu, nonahi, noiznahi, nolanahi, bide eta espazio guztietan libreki mugitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu”.

“Gure buruaren eta gorputzen jabe”

Nahi ez dutena egiteari utzi nahi diotela ere esan dute gaur, euren buruaren eta gorputzaren jabe direla, eta euren bizi proiektua “aukera askatasunean” oinarrituta eraiki nahi dutela, “hainbeste maite gaituztela esaten diguten erasotzaileei nahikoa dela esan eta baldintzatzaile patriarkalik gabe”.

Eraso bakoitzari erantzuteko konpromiso irmoa egin dute, beste behin ere, “ez gara erasoen aurrean kikilduko ezta isilduko ere. Autodefentsan sakontzen jarraituko dugu, bai indibidualki, bai kolektiboki. Erasotzaileak izen abizenekin ezagutu, gure kaleetatik baztertu, eta kanporatu arte, ez dugu etsiko. Emakume bat erasotzean, denok erasotzen gaituzte. Erasoen aurrean, ekintza zuzena”.

Borroka feministaren aldeko oihuekin eta txalo artean bukatu dute Herriko Plazara bildutakoek elkarretaratzea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.