Gazte olinpiadek mendiko bidea hartuko dute larunbatean
Biyurrienearen Baga, Biga, Ligako bigarren jardunaldia hilaren 9an izango da. Mendi-jolasak izango dira eguneko jarduera, baina ez bakarra.
Biyurrieneak antolatu dituen gazte olinpiaden bigarren jardunaldia ate joka da. Datorren larunbatean, hilak 9, Baga, Biga, Ligak jarraipena izango du.
Olinpo mendiari keinu eginez edo, mendi-jolasak antolatu dituzte Biyurrienekoek. Goizean goiz hasiko dira, eta hamasei taldeetako bakoitzak esleituta izango du Done Eztebe plazatik abiatuta proban parte hartzeko ordutegia.
Mendi-jolasetan parte hartzeko mendiko arropa eta oinetako erosoak janztea gomendatu dute. Proba bukatu ondoren, pintxopotea egingo dute plazan bertan.
Irteeren ordutegiak
- 08:30ean: Txatxitxetxo eta Artaldea.
- 08:45ean: Fededunak eta Kuadritx.
- 09:00etan: Mateo+G eta Buelta.
- 09:15ean: Mokolloak eta Embutidos.
- 09:30ean: Sorgins eta Karrantza.
- 09:45ean: Txakoak eta Tronkun.
- 10:00etan: Delta eta Bost gutxi.
- 10:15ean: Belarrimotzak eta Kaxkara.