'La infiltrada' filmaren grabaketagatik, aldaketak Donibanen eta San Pedron
Santiago plazan eta Donibane kalean egingo dituzte grabaketak martxoaren 12an eta 13an. Ondorioz, murrizketak egon litezke inguruetan.
‘La infiltrada’ filmaren grabaketa egunak aldatu dituzte eguraldi txarragatik; hori dela eta, grabaketak martxoaren 12an eta 13an egingo dituzte.
Asteartean, martxoaren 12an, Pasai San Pedron eszena batzuk filmatuko dituzte; beraz, Arraunlari kalean noizbehinka ibilgailuen eta oinezkoen pasabidea moztuko dute. Hala ere, uneoro bizilagunen zirkulazio askoa bermatuko dela adierazi dute.
Martxoaren 13an, berriz, Donibaneko Santiago plazan egingo dituzte grabaketak, eta 00:00etatik aurrera Bizkaia plazako aparkalekua grabazio ekipoarentzat erabiliko dute. Aurreikuspenen arabera, grabazioa 19:00etan amaituko da, eta ordutik aurrera aparkalekua erabilgarri egongo da.
Santiago plaza eta Donibane kalea izango dira filmazio guneak, eta horregatik Santiago plazak libre -autorik gabe- egon behar du martxoaren 13ko 07:30etik aurrera.
Oro har, zamalanak filmazio beharretara egokitu beharko dira, eta baliteke horiek Bizkaia plazatik egin behar izatea.